JB_folleto


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




KATALOGOA




LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

23/05/2019

AMAIERA-DATA

30/06/2019

ORDUTEGIA

Maiatzak 1 - Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Mistoen eraikinean ‘Jordi Bernadó. Suite Iberia’ erakusketa izango da, komisariatuta Xosé Garrido. Maiatzaren 23tik ekainaren 30era ikusi ahalko den erakusketan.

Bernadó behatzailea da, argazkilaria baino are lehenago. Argazkilaritza hautatu du mundua formaz eta begiradaz bezainbatean antolatzeko, halako mundua ezen hartaz dugun esperientzia zailtzen duen mugimendu desitxuratzaile batean barna etengabeko ihesean ari baita . Ez dago, jada, ezertarako ikasbide izan eta bizi daitekeen gertakaririk. Kontrara, badaude egon elkarri behatzen dioten errealitateak, ezin konta ahala galderaren iturri.

Egungo gizarte mendebaldarra edo mendebaldatua zedarritzen duten simulakroez eraikitako mapa berriaren puska gisara irudikatu daiteke hemen proposamen dugun argazki-sorta, non errealitateari aurre hartu, hura mugiarazi eta ordeztuz errealitate berria agertzen zaigun , eredua bezain erreala dena: abstrakzioak eta sinplifikazioak, mundua ulertzeko modu bakarra bihurtuak.

Erakusketa hau ez da egilearen obran egindako atzera begirako bat, ezta ezaugarri estilistiko eta tematikoen bidez artista hobekien definitzen duten artelan-sorta baten hautaketa ere. Bada, aitzitik, bere obraren gainean egindako esku-hartze bat, ‘arakatzea’ xede daukana, lehenengo eta behin, kultura mendebaldarra garatu deneko lurraldearekin eta espazioarekin artistak ezartzen duen harreman konplexua eta berezkoa, eta, bigarrenik, irudikapen hauek ikusleekin ezartzen dituzten hartu-emanak.
Kontua da ‘miatzea’ jada deskribatutako simulakroaren ideia horretan, haren indar subertsiboan, gure kultura pentsatzeko bide eta errealitatearen gaineko gogoeta gisara, halako errealitatea ezen bakarrik baitzaigu posible behatzailearekin bat eginez.