EXPO_Imaginarios


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

01/08/2019

AMAIERA-DATA

22/09/2019

ORDUTEGIA

Maiatzak 1 - Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

IRUDITERIAK. Ilustrazioaren egoera Nafarroan erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikinean egongo da ikusgai, abuztuaren 1etik irailaren 22a arte. Javier Pérez de Zabalza da erakusketaren komisarioa.

Ilustrazioa Nafarroan ez da fenomeno homogeneoa; horregatik, egile batzuk hautatu dira. Hautaketan, honako hauek kanpoan uztea erabaki zen: umore grafikoa eta komikia, horma-irudiak, animazioa, infografia eta diseinu grafikoa. Izan ere, diziplina horien nortasuna nahikotzat jo zen beraien erakusketa merezi ahal izateko. Ilustrazioan profesional-multzo bat aritzen da, bada, gaur egun. Sortzaile-multzo zabala, lan egiten dutenak baliabide inprimatu nahiz digitaletarako, kartelgintzan eta, batez ere, album ilustratuetan.

Azkenean, hainbat belaunalditako ezinbesteko 44 ilustratzaile izango dira hor, bai beteranoenak, bai ahots berriak, beren diskurtso grafikoa dutenak. Egiazko artistak, bakoitza bere iruditeriarekin. Guztiek dute buru-argitasun desiragarria, eta horri esker adiera bakarreko estalkia alde batera utzi eta antzemateko gaitasuna dute. Izan ere, ilustratzailearen xedea ez da mundua edo testua objetiboki irudikatzea; haatik, horiek engainatu egin nahi ditu, bide batez adierazkortasuna, ihes-nahia, subertsioa, esperimentazio teknikoa edo irakurketa maila berriak topatzeko.

Ilustratzaileak Nafarroan
Adam Kozinski
Aizpea Lasa
Alicia Osés
Álvaro Corcín
Ana Ibáñez Elosúa
Beatriz Menéndez
Begoña Cía Zabaleta
Berta Suescun
Carlos Puig
César Oroz
Concha Pasamar
Cristina Jiménez
Elvira Roitegui
Ernesto Murillo
Idoia Iribertegui
Irati Fernández
Iratxe López de M.
Itziar Repáraz
J.J. Chas
Javier Muñoz
Jesús Sotés
Jesús Zulet
Joaquín Resano
Jokin Larrea
Jokin Manzanos
Jon Juárez
José Ángel Labari ‘Jali’
Joseba Beramendi, Exprai
Leire Urbeltz
Liébana Goñi
Maite Mutuberria
Martintxo Altzueta
Mikel Murillo
Mikel Santos BELATZ
Mila García
Miren Asiáin
Miriam Cameros
Natalia Zaratiegui
Nicolás Aznárez
Patri de Blas
Pedro Osés
Raquel Samitier
Sergio Gontz
Virginia Santos