Expo_Txondorra


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

03/06/2019

AMAIERA-DATA

27/06/2019

ORDUTEGIA

19:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Erakusketa: Txondorra proiektua. Sanduzelaiko Civivoxa.  Ekainaren 3tik- 27ra arte.  2018ko urrian eta azaroan, Txondorra Sanduzelai prozesua bururaino eraman zen, hau da, egur-ikatza betiko moldean egiteko lana. Den-dena Gridillas deitu txaletaren ondoan egin zen, auzolanean egin ere, Sanduzelaiko hainbat erakundek eta bizilagun taldek parte hartuta. Beraz, egurrak metatu, txondorra egin, piztu, egurra geldo-geldo egosi eta itzaltzeko lana egin zen. Hasieratik bukaerara bitarteko lan guztiei argazkiak egin eta ikastetxe, elkarte eta auzokideen taldeen artean banatu dira, argazki bakoitzak iradokitzen diena hainbat euskarritan berrinterpretatzeko edo irudikatzeko. Argazki guztien artean 50 aukeratu dira Sanduzelaiko Civivoxean ikusgai jartzeko. Era berean, argazkien inguruan nahiz Txondorra proiektuaren beraren gainean egindako auzolanaren emaitzak daude ikusgai.