FMS_160419_ Gothic Voices


LEKUA

San Zernin eliza

HASIERA-DATA

16/04/2019

AMAIERA-DATA

16/04/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

San Zernin elizak hartuko du  Mary, star of the sea kontzertua, Gothic Voices taldearen eskutik  apirilaren 16an, asteartean, 20:00etan. Gothic Voices: Catherine King (mezzosopranoa), Steven Harrold (tenorra), Julian Podger (tenorra), Leigh Nixon (tenorra) y Stephen Charlesworth (baritonoa). 2019ko Erlijio-Musikako Jaialdia.  Sarrera librea gonbidapena aurretik hartuta.

Gothic Voices antzinako musikako talde britainiarra da, Erdi Aroko errepertorioan espezializatua. 1980. urtean sortu zuen Christopher Page-k. Ingalaterrako eta Frantzia iparraldeko XIV. mendea musika du ardatz batez ere haren errepertorioak. Polifonia profanoa a capella, hots, instrumentu-akonpainamendurik gabe, interpretatzea da taldearen bereizgarria. Mary, Star of the Sea izenburupean, Gothic Voices taldeak XV. mendean John Dunstaple-k (c.1390-1453) idatzitako konposizioak eta Joanne Metcalf (*1958) konpositore amerikarrak eta Andrew Smith ingelesak (*1970) XX. mendean idatzitakoak txandakatzen ditu. Kontzertuak Erdi Aroko maisu ingeles handien antzinako poesia-testuen boterea esploratzen du, musikaren bitartez, eta arakatzen ditu, baita ere, “Bibliako Amak” denboraren joanean izandako irudien eta jasotako izendapenei loturiko egungo interpretazioak.

Iruñeko Erlijio-musikako jaialdiaren programak hartuko du zazpi kontzertu Iruñeko zenbait elizatan eta Baluarteko Auditorioan. Kontzertu hauek apirilaren 9tik 17ra arte izanen dira. Jaialdian parte hartuko dute bertako taldeak eta bakarlariak: Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Iruña Hiria Orkestra, Sinfonietta Académica eta Iruñeko Orfeoiko Eskolania, Eugenia Echarren kantu-eskolako korua,  Aizaga Ganbera Abesbatza eta Errioxako Orkestra sinfonikoa eta bakarlariak, eta Coral Olitense Abesbatza. Nazioarteko presentzia nabaria izanen da   eta Alemaniako Gothic Voices Abesbatzaren partehartzearekin.

Elizetan egin beharreko kontzertuetan sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte, betiere aurrez gonbidapena hartuta kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak 2 lagunendako gonbidapena har dezake. Baluarteko eginen diren kontzertuetan, sarrerak 10 euro balioko du, emanaldi bakoitzeko. (Hiru kontzertuetarako abonamenduak, 25 euro).

KONTZERTUAK

Apirilak 9, asteartea. 20:00. Karmeldar Oinutsen eliza.
Musikak eta mistikak bat. Bidaia espirituala, molde femeninoan.
Leire Ruiz (antzezlea), Laia Frigolé (ahotsa), Ayla losada Lorenzo (fidula eta txeloa) eta Arantza Lorenzo de Reizábal (organo garraiagarria eta kanpaiak)

Musika-proposamen honek musika eta emakume-pentsamenduen bidez islatzen diren bi garai aldenduetako –Erdi Aroa eta Aro Garaikidea– estetiken bateraguneak aztertzen ditu. Kontzertu honetan aditutako XII., XIII. eta XXI. mendeetako lanek barnekotasun eta espiritutasunez blaitutako musikaren ozentasunean bat egiten dute, baita hizpide hartzen dituzten gaietan ere. Gizakiaren barrenerako bidaia existentziala da, malenkonia, gabezia, maitasun, espiritutasun eta zalantzari loturiko bizi-esperientzietan barna igarotzen dena. Kontzertuaren lehen zatia Erdi Aroko espiritualtasunari dago eskainita, Hildegard von Bingen-en musikaz eta Las Huelgas monasterioko Kodexaz, Anberesko Hadewijch-en testuez lagunduta. Bigarren zatian, Arantza Lorenzo de Reizábal konpositorearen En el corazón frontera lana aurkezten da.

Apirilak 10, asteazkena. 20:00. Baluarte. Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma.
Meza, zortzi ahots eta orkestra handirako. Buenaventura Íñiguez Tellechea
Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa, Errioxako Orkestra sinfonikoa eta bakarlariak.
Orkestrako zuzendaria: Zuzendaria: Jesús María Echeverría
Abesbatzako zuzendaria: Maximo Oloriz.

Nafarroako Abesbatzen Federazioaren helburuetako bat Nafarroako ondare musikala osatzen duen musika bultzatu eta Iruñeari eskaintzea da, horrela berreskuratzen baita, nolabait, Nafarroako kultur-ondare oparoa. Oraingoan Buenaventura Iñiguez Tellechea eta Aurelio Sagaseta Aríztegui egileen lanak joko dira. Buenaventura Íñiguez Tellechea (Zangoza, 1840 – Sevilla, 1902) organo-jotzaile eta konpositorea izan zen. Hilarión Eslava izan zuen maisu, eta horrek bideratu zuen Sevillako katedraleko organista-lanpostura. 60 lan baino gehiago katalogatu zaizkio, horien artean, bi meza. Meza, zortzi ahots eta orkestra handirako da garrantzitsuena. Aurelio Sagaseta Aríztegui (Ituren, 1935 -) Iruñeko katedraleko kapera maisu-kalonjea da 1962az geroztik, Konposizioko katedraduna Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Elizako Musikologoen Espainiako Elkartearen presidentea. Bere Agur Maria lana aurkeztuko da.

Apirilak 11, osteguna. 20:00. San Zernin eliza
Biolaren ahotsa
Isabel Villanueva. BIOLA-SOLOA

Isabel Villanueva izen handiko biolin-jotzailea da, (Iruña, 1988), beste askoren artean Madrilgo Erkidegoko 2018ko Musika Klasikoko Kultur Saria eskuratu berri du, eta biola arakatzeko programa oso bat eskaintzen digu oraingoan, errepertorioa eta ematen dituen askotariko adierazpideak esploratuz. Errepertorio hautatuak barne hartzen ditu, biolarako moldaturik, lan enblematiko hauek: Bach-en 1. suitea txelo-solorako eta biolin-solorako La Chacona de la Partita 2.a. Programak, gainera, biolarako XX. eta XXI. mendeko errefentziazko lan hauek ere ditu: Gyorgy Kurtág konpositore hungariarraren Signs, Games and Messages delakoaren hautaketa bat, biola-hotsaren muturreko aukerak era minimalistan arakatzen dituena; eta Dobrinka Tabakova konpositore bulgariarraren Suite Pirin, haren sustraietako herri musikan oinarritutakoa.

Apirilak 12, ostirala. 20:00. Baluarte. Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma
Et incarnatus est
Iruñeko Ganbera Abesbatza, Iruña Hiria Orkestra, Marta Huarte (sopranoa) Adriana Mayer (mezzosopranoa), David Echeverría (tenorra) eta Iosu Yeregui (baxua).
Zuzendaria: David Gálvez Pintado.
Iruñeko Ganbera Abesbatzak, Iruña Hiria Orkestrarekin batera eta David Gálvez Pintadoren zuzendaritzapean, Mozarten Sinfonia La maiorrean 29.a K.201/186a eta Litaniae Lureanae K. 195/186d joko ditu. Kontzertuko bi lan horiek Mozartentzat garrantzi handikoa izan zen urtekoak dira: 1774koak. Hilabete eskaseko tarteaz idatzi zituen, eta bietan agertzen da Poesiaren goraldia, entzulea “Jainko Gorenarekin parez pare” jartzeraino goratzeko gai den tresna baita poesia (Paul Evdokimov: Edertasunaren teologia).Mozart ez da bereziki erlijiosoa, baina haren dohaina “goian dagoenaren graziatzat” jotzen da, musika bidez helarazia, eta, hortaz, gizakiei itzulia. Ez du axola ahots- edo instrumentu-musika idazten duen, beti izango du erredentzioa bere baitan. Beti izango du poesia.

Apirilak 14, igandea. 19:30. Baluarte. Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma
Sublimearen zentzua
Sinfonietta Académica eta Iruñeko Orfeoiko Eskolania
Zuzendaria: Caroline Collier
Caroline Collierren zuzendaritzapean, Sinfonietta Académica orkestrak L.V. Beethoven eta Pablo Sarasate ardatz izango dituen askotariko programa espirituala aurkezten du Iruñeko Erlijio Musikako Jaialdirako. Sinfonietta Académicak, gainera, Iruñeko Orfeoiko eskolaniako 50 ahotsak lagunduko ditu, Francisco Ibáñez Iribarria eta Xabier Sarasola euskal konpositoreen erlijio-lanen sorta hautatu baten interpretazioan. Juan Gaínzak zuzenduko du eskolania. Catalín Bucataru biolin-jotzaile bakarlariak joko du Pablo Sarasate konpositore nafarraren Nocturno – Serenata biolin eta orkestrarako, lan birtuosoa, biolin eta orkestrarako, gutxitan programatzen dena.

Apirilak 16, asteartea. 20:00. San Zernin eliza
Mary, Star of the Sea
Gothic Voices
Gothic Voices antzinako musikako talde britainiarra da, Erdi Aroko errepertorioan espezializatua. 1980. urtean sortu zuen Christopher Page-k. Ingalaterrako eta Frantzia iparraldeko XIV. mendea musika du ardatz batez ere haren errepertorioak. Polifonia profanoa a capella, hots, instrumentu-akonpainamendurik gabe, interpretatzea da taldearen bereizgarria. Mary, Star of the Sea izenburupean, Gothic Voices taldeak XV. mendean John Dunstaple-k (c.1390-1453) idatzitako konposizioak eta Joanne Metcalf (*1958) konpositore amerikarrak eta Andrew Smith ingelesak (*1970) XX. mendean idatzitakoak txandakatzen ditu. Kontzertuak Erdi Aroko maisu ingeles handien antzinako poesia-testuen boterea esploratzen du, musikaren bitartez, eta arakatzen ditu, baita ere, “Bibliako Amak” denboraren joanean izandako irudien eta jasotako izendapenei loturiko egungo interpretazioak.

Apirilak 17, asteazkena. 20:00. San Lorentzo eliza
Mors et Gloria
Eugenia Echarren kantu-eskolako korua, Coral Olitense Abesbatza, Aizaga Ganbera Abesbatza, orkestraz lagunduta.
Zuzendaria: Javier Echarri.

Sinbolismoz jositako errepertorioa entzungo du publikoak, besteak beste Làjos Bardos konpositore hungariarraren Eli Eli eta Fernand Sors katalanaren O Crux lanak. Horrez gain, W. A Mozarten, Misa Brevis Do Maiorrean Kv. 220 eta J. Rutter konpositore londrestarraren Gloria izango dira entzungai. Gizakiak gailurra jotzeko duen nahia, eta itxaropentsu bizitzeko beharra; barne-desio horien gorazarrea da kontzertua. Musika-pieza horien interpretazioak une baketsu eta loriatsuak sortuko ditu.