Ecocine_cartel_cine


LEKUA

Golem Baiona Zinemak

HASIERA-DATA

13/05/2019

AMAIERA-DATA

16/05/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Bigarren urtez, Iruñean dugu Ecozine nazioarteko ingurumen zinemaldia: sentitu, hausnartu eta jardun dezagun. Zinerik konprometituena gizartea eraldatzeko arte gisa. Antolatua: Ecozine elkarte kulturala  eta Iruñeko Udala. Aurten ere,maiatza eta apirila bitarte, zenbait film labur eta luze izango dira ikusgai gure hirian, jaialdiaren hiru sailetan banatuak. Ecozine jaialdia 2008an jaio zen Zaragoza hirian, Ecozine elkarte kulturalak bultzatua. Iaztik Nafarroako hiriburuan jaialdiaren atal bat gozatzeko aukera dugu. Sail ofiziala, astelehena, maiatzaren 13tik, ostegunera maiatzaren 16ra izango da, Golem Baiona zinemetan. Sarrera librea. Nazioarteko filmak lehiatzen dira sail honetan.

Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.  2019ko zinemaldian oso anitzak diren gai hauek jorratu dira, besteak beste: Baleareetako turistifikazioa, nerabe finlandes baten borroka bere lurraldearen alde, Japon eta bere nuklearrak, Itoitz urtegiaren inguruko bizia, basosoiltzea eta askoz gehiago.

Informazio gehiago: http://educacionambiental.pamplona.es y http://festivalecozine.es.