OTRAS LUCES 2018


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Ziudadelan eta Iruñeko hainbat txokotan

HASIERA-DATA

20/12/2018

AMAIERA-DATA

07/01/2019

ORDUTEGIA

17:30etatik aurrera

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruñak  Neguaren Otras Luces 2018 III. Jaialdia hartuko du. jaialdi honen programazioaren xehetasunak eta helburua: gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea, argia ardatz duten bideosorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez. Jaialdia da hainbat jarduerak ezberdin eszenatokietan guztiak elkarrekin:  Bideoartearen III. Erakustaldia (abenduaren 21etik  urtarrilaren 1era, 18:30 – 21:30), Bestelako argi txikiak (abenduak 22 eta 29. 18:30 – 21:30). eta Bestelako argiak Ziudadelan: Ikus-entzunezko instalazio interaktiboa (Tökkö), antzerkia (Tribulaciones de Virginia) eta arte-lantegiak Ziudadelan (abenduak 22 – urtarrilak 7. 17:30 – 21:00).

Bideoartearen III. Erakustaldia
ABENDUAK 21 – URTARRILAK 1. 18:30 – 21:30.
Bideoarte proiekzioak Iruñeko hainbat txokotan: Guadalupeko bastioian, Xabier eta Eslava kaleetan, Frantziako portalean, Gayarre antzokian, Pellejerías zokoan, Seminario pasabidean eta Kondestable Civivoxeko areto gotikoan.

Bestelako argi txikiak
ABENDUAK 22 eta 29. 18:30 – 21:30
Kaleko eta bat-bateko zinema eramangarria Sanduzelai eta Rotxapea auzoan. (Biurdana BHI eta Julio Caro Baroja BHI).

BESTELAKO ARGIAK ZIUDADELAN
Tökkö
ABENDUAK 22 – URTARRILAK 7. 17:30 – 21:00.
Ikus-entzunezko instalazio interaktiboa, antzerkia eta arte-lantegiak, Ziudadelan.

Tribulaciones de Virginia. ( Hermanos Oligor)
Abenduak 21, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30. 19:30. Ziudadelako Labea. Bi antzezle eta instalazio mekaniko miresgarri bat. Sarrerak (5€): 010.

Familiendako Sormen-lantegiak

Abenduak 26, 27 eta 28. Urtarrilak 2, 3 eta 4. 17:30 – 19:30. Ziudadelako Arma aretoa. Sarrera doan.

Bideoartearen erakustaldia abenduaren 21ean inauguratuko da, eta urtarrilaren 1ean amaituko da; Ziudadelan barnako jarduerak, aldiz, abenduaren 22tik urtarrilaren 7ra izango dira.
Ziudadelan, jarduerek Tökkö izango dute ardatz, gotorleku-barrutiko erdiko biribilgunean paratuko den ikus-entzunezko instalazio interaktiboa. Elur-malutaren antzeko formaz diseinatuta, eta inguruaren naturarekin berarekin bat eginez, instalazioak led argiez osatutako 150 disko handi edukiko ditu, eta horiek zapaltzean soinu bat egingo dute eta argituko dira. Jolas interaktibo bat da, non ibilitako bide edo zaldainen arabera nork bere soinu-paisaia proposatuko baitu. Izan ere, diskoek naturaren hainbat soinu, eskala eta tonu sortuko dituzte, sentimendu eta emozioak adierazteko baliagarri.

Tökkö izena finlandierako hitza da, finlandierak elurraren egoera ezberdinak definitzeko dituen 40tik gora hitzetako bat. Gainera, gaztelaniazko fonetikan musika-tresna bat jotzearen ekintza gogorarazten du, adibidez.