PIM-PAM-VILLE_bandas


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Burgoen Plaza

HASIERA-DATA

07/09/2019

AMAIERA-DATA

07/09/2019

ORDUTEGIA

12:45 - 0:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Pim Pam Ville musika-jaialdiaren III edizioan, hamar talde (punk-, psikodelia- pop- edo rock- estilokoak) arituko dira datorren irailaren 7ean, larunbatarekin, Burgoen plazan. Doako kontzertu hauek 12:45etan eta 14:00etan hasiko dira, goizean, eta 17:00etatik aurrera arratsaldean, azkena 23:15etan hasiko delarik.  Emanaldi guztiak doan izanen dira. Kontzertuak:  NICKEL&ROSE, 12:45, JOSEBA IRAZOKIETA LAGUNAK, 14:00, CRAIG BROWN BAND, 18:15, JON ULECIA&CANTINA BIZARRO, 19:30, KOKOSHCA, 20:45, THE MANI-LAS, 22:00, THE KIDS, 23:15, THE FLESHTONES.

PROGRAMA

Nickel & Rose (Milwaukee)
Bluegrass-, folk-, jazz- eta blues-doinuak Mendebaldeko Afrikako musika-osagaiekin uztartzen dituzte, ikaragarri ongi uztartu ere.

Joseba Irazoki eta Lagunak (Bera)
Bidasoako rock-folk progresiboa, dosi lisergiko tropikal bikainaz.

Craig Brown Band (Detroit)
Erraz eta umorerako sen on handiz nahasten dituzte garage-rock eta country-folkaren ukituak, emaitza harrigarria lortuta.

Jon Ulecia eta Cantina Bizarro (Iruña)
Erromantizismo trinko, elektriko eta dekadenteak zein beren jarraitzaile urri baina sutsuek Nafarroako azken underground-talde madarikatua bilakatu dute.

Kokoshca (Iruña)
Rock, psikodelia eta beste genero batzuk uztartzen dira latindarren espazio-zurrunbilo folkloriko baten antzeko zerbaitekin.

The Mani-Las (Manila)
Erritmo frenetikoa, punk-jarrera, melodia onak eta rock and rolla barra-barra eskainiko ditu Maika Makovski buru duen power-hirukoteak.

The Kids (Anberes)
Anberekoak 77ko punkaren mito bizia dira, eta taldearen izen beraz egin zuten lehen albuma da, beharbada, generoan dagoen onena; zuzenekoa bere horretan mantendu dute, erabat suntsigarria.

The Fleshtones (New York)
Garai guztietako garage-banda onenetako bat da, nortasun handiko Peter Zaremba eta Keith Streng gitarra-jotzaile handia buru dituela; dibertsioa eta rock&rolla xahutuko dituzte erdizkan.