Yamaguchi_torii_2020


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Yamaguchi Parkea eta Golem zinemak

HASIERA-DATA

13/01/2020

AMAIERA-DATA

20/01/2020

ARGIBIDE GEHIAGO

Hirugarren urtez jarraian, Yamaguchi parkearen ingurua Japoniako kulturari eskainitako festa izanen da urtarrilaren 13tik 20ra. Yamaguchi Torii karpak ateak irekiko ditu berriro ere hainbat egunez Japonia gu guztiongana hurbiltze aldera. 2020ko ospakizuna are erakargarriagoa da, izan ere, aurten Yamaguchi hiri japoniarraren eta Iruñearen arteko senidetzearen 40. urtemuga ospatuko da, 1980. urtean egin baitzen.

Yamaguchiko liburutegian eginen den jarduera-egutegiak, arte martzialen erakustaldiek, lantegiek, Yamaguchi Torii karpan izanen diren jolas eta aurkezpenek, eta animazio japoniarreko FAN jaialdiak –aurtengoa XVII. edizioa da– gogoraraziko digute, berriz ere, hala kultura japoniarraren erakargarritasun handia nola gure hirian sortzen duen interes itzela.

YAMAGUCHI TORII
Yamaguchi parkeko karpa

Urtarrilak 17, ostirala
16:30. Animaziozko serie japoniarren proiekzioa.
17:30. Berritasunen aurkezpena: Jonu Media, José Luis Puertas, Selecta Visión eta Manu Guerrero.
18:30. Te japoniarraren dastaketa.
19:00. Cosplay Argazkigintzako Oinarrizko Edizioa lantegia. Dinnan Alarcón.

Urtarrilak 18, larunbata
10:00. Animaziozko serie japoniarren proiekzioa.
11:00. Kendo-erakustaldia. Nafarroako Unibertsitateko Kendo Kluba.
12:30. Taiko-lantegia (danbor japoniarrak)
Te japoniarraren dastaketa.

16:30. Taiko-lantegia (danbor japoniarrak).
18:00. Kyudoari (Japoniako arku-tiroa) buruzko hitzaldia eta erakustaldia. Kaburaya – Kyudo kultur elkartea.
19:30. Aikido-erakustaldia. Nafarroako Aikido Federazioa.

Urtarrilak 19, igandea
10:30. Japoniako mahai-jokoak.
11:00. Zen: historia eta alderdi nagusiak. Josetxo Sagarra.
BodyPainting. Maika Morales.

11:30. Nire lehen bonsaia bonsai-lantegia. Iruñeko Bonsai Kluba.
12:00. Lantegia: Shinrin Yoku (Baso-bainua). Ibilbidea Yamaguchi parkean barna.
Te japoniarraren dastaketa.
Pokemon Go-ko jokalarien topaketa.
13:00. Karaoke-txapelketa. Koordinatzailea: Alicia Prieto.

FAN 2020. XVII. edizioa
Iruñeko Planetarioa. Urtarrilaren 17tik 19ra.

-Azken animazio-sailak.
-Lantegiak: Ikebana, japoniar koadernaketa, Kaligrafia, Midori (bidaia-koadernoak).
-Janari japoniarraren dastaketa.
-Hitzaldiak eta aurkezpenak.
-Japonieraz hitz egiten ikasi.
-Erakusketak.

Golem Yamaguchi zinemak. Urtarrilaren 17tik 20ra.

Japoniako azken animazio-filmen estreinaldia: El tiempo contigo (Makoto Shinkai), Los niños del mar (Ayumu Watanabe), The Wonderland (Keiichi Hara), El amor está en el agua (Masaaki Yuasa), One piece stampida (Takashi Ōtsuka) eta beste hainbat.

www.fanfestival.es

Yamaguchiko Liburutegi Publikoa

Urtarrilak 13, astelehena. 19:00. Japoniar kulturari buruzko solasaldia. Koordinatzaileak: Ana Muñoz eta Jesús García Salguero. Gaia: LGTBI. Izenburuak: Confesiones de una máscara eleberria (Yukio Mishima); Mi experiencia lesbiana con la soledad manga (Kabi Nagata), eta Big Bang Love, Juvenile A filma (zuzendaria: Takashi Miike).

Urtarrilak 14, asteartea. 18:00. Haiku-lantegia. Antolatzailea: Haikunversaciones.

Urtarrilak 16, osteguna. 18:00. Ipuin-kontalariak Kamishibairekin. Kontalariak: Loli Francés eta Mª Jesús Ollo. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua.