Heroinas_ Princesa


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

21/10/2019

AMAIERA-DATA

21/10/2019

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Urriak 21, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa. Proiekzioa: PRINCESA (HAN GONG -JU) Lee Su-jin. Corea del Sur. 2013. 112’. Drama. Lee Su-jin. Hego Korea 2013. 112’. Drama. Gorabehera baten ondorioz, Han Gong-ju neska ikasle gazteak etxetik eta bere ingurunetik alde egin behar izan du, guztien esanetan neska gaztea baita erantzulea. Ezinbestean beste herri batera bizitzera joan beharko du, bere irakasle baten amaren babespera. Bizimodu berrira ohitzen badoa ere, eta lagun berriak egin arren, iragana sufrikario hutsa zaio.

Iturramako eta Sanduzelaiko  civivoxek hartuko dute zinemako heroiak zine zikloa urriaren 7tik urtarrilaren 21era. Ziklo-koordinatzailea: María Castejón. Iturramako Civivoxean filmen proiekzioak honako astelehenetan izango dira: (Urriak  7 eta 21, azaroak 4 eta 18, abenduak 9 eta 17  eta urtarrilak 13). Sanduzelaiko Civivoxean, proiekziak  astearte hauetan errepikatuko dira (Urriak 15 eta 29,  azaroak 12 eta 26, abenduak 21 eta urtarrilak 21). Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.  Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna dauka. Iristen zaigun zinemaren zati handi batek generoestereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik.

PROIEKZIOAK

Urriak 7, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Urriak  15, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa.  Proiekzioa: LA LIBRERÍA. Isabel Coixet. España. 115’. Drama. Drama de época. 1959. Ingalaterrako herri txiki batean, Florence Greenek inguruko lehen liburu-denda irekitzea erabaki du. Florenceren ausardiak eta irmotasunak talka egiten dute Vilotet Gamarten interesekin, bestelako asmoa baitu liburu-denda kokatuko den eraikinerako. Zailtasunak zailtasun, Florence ez da kikilduko eta bi pertsonaren laguntza jasoko du: Brundish jaunarena eta neskato erne batena.

Urriak 21, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Urriak  29, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa.  Proiekzioa: PRINCESA (HAN GONG -JU)  Lee Su-jin. Corea del Sur. 2013. 112’. Drama. Lee Su-jin. Hego Korea 2013. 112’. Drama. Gorabehera baten ondorioz, Han Gong-ju neska ikasle gazteak etxetik eta bere ingurunetik alde egin behar izan du, guztien esanetan neska gaztea baita erantzulea. Ezinbestean beste herri batera bizitzera joan beharko du, bere irakasle baten amaren babespera. Bizimodu berrira ohitzen badoa ere, eta lagun berriak egin arren, iragana sufrikario hutsa zaio.

Azaroak 4, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Azaroak 12, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa.  Proiekzioa:  PEQUEÑA MISS SUNSHINE ( LITTLE  MISS SUNSHINE)  Jonathan Dayton, Valerie Faris. AEB. 2006. 101’. Komedia. Road Movie. Olive Hoover neskato zoragarria eta ezberdina da. Nahiko familia bitxia dauka: aitona drogatzen da; aitak negozio ikusezinez egiten du amets; anaiak mutu egotea erabaki du; osaba, berriz, Proust idazleari buruzko aditurik handiena da Estatu Batuetan (baina berak besterik ez daki), eta ama anabasa horretatik bizirik ateratzen saiatzen da. Olive Pequeña Miss Sunshine haurrendako edertasun lehiaketan onartzen dutenean, familia guztiak Volkswagen furgoneta zaharkitua hartu eta bidaiari ekingo dio; bidaiak den-dena aldatuko du.

Azaroak 18, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Azaroak  26, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa.  Proiekzioa: TRES ANUNCIOS EN LAS AFUERAS (THREE BILLBORADS OUTSIDE EBBING, MISSOURI) Martin McDonagh. Erresuma Batua. 2017. 112’. Drama, trillerra eta komedia Mildred Hayes (Frances McDormand) 50 urteko emakumea da. Alaba nerabea bortxatu eta hil dute. Bere kasa hasiko da borrokan bere herriko (Ebbing) poliziaren aurka, behar bezalako lana egiten ari ez direlakoan kasua argitzeko eta justizia egiteko. Lehendabizi, publizitate-hesiak kontratatuko ditu egoera salatzeko eta, era berean, William Willoughby polizia-burua (Woody Harrelson) poliziaren utzikeriaren erantzule nagusitzat jotzeko.

Abenduak 9, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Abenduak 17, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa.  Proiekzioa: 80 EGUNEAN (euskaraz)  José Mari Goenaga, Jon Garaño. Espainia. 2010. 105’. Drama. Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina. Gaztetan zuten harreman ona oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Elkarrekin gozatu eta dibertitzen dira, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari edo bihotzari?

Abenduak 30, astelehena. 17:00. Iturramako Civivoxa (SAIO BEREZIA). Proiekzioa: LO QUE EL VIENTO SE LLEVO (GONE WITH THE WIND)  Victor Fleming, George Cukor, Sam Wood. AEB. 1939. 238’. Drama. 80 urte bete dira Lo que el viento se llevó filma estreinatu zenetik. Zalantzarik gabe, inoiz egin den pelikularik garrantzitsuenetako bat da. Escarlata O`Hara heroi nabarmenetako bat da, emakumezko pertsonaia heroiko eta hausleen bidea markatu duena, eta ongi merezitako omenaldia egin nahi diogu ziklo honetan. Georgia, 1861. Hegoaldeko Tara izeneko etxe handi dotorean, Escarlata O’Hara bizi da, eskualdeko neska gazterik ederren, apetatsuen eta berekoiena. Zeharo maiteminduta dago Ashleyz. Mutilak, ordea, ezkontitza eman dio Melanie gozo eta onberari. Sezesio-gerrak eta Rhett Butler bizizale eta abenturazaleak, ordea, gure protagonistaren bizitza atsegina hautsiko dute. Horren ondorioz, neska aldatu eta zaildu eginen da.

Urtarrilak 13, astelehena. 18:00. Iturramako Civivoxa/ Urtarrilak 21, asteartea. 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa. Albert Dupontel, Frantzia. 2013. 85’. Komedia beltza. Ariane Felder epailea oso zorrotza da. Bere lana besterik ez dauka buruan. Eguberrietako jai batean, mozkortu eta ez da ongi oroituko gau hartan egindako guztiaz. Handik hilabete gutxi batzuetara, ondorioek harritu eginen dute. Komedia beltza, arras beltza eta oso dibertigarria, hain barneraturik dauzkagun genero-estereotipoekin jokatu eta ederki zukutu dituena.