HEROINAS 1 Bande de filles


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturrama eta Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

10/02/2020

AMAIERA-DATA

19/05/2020

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Iturramako eta Sanduzelaiko civivoxek hartuko dute zinemako heroiak zine zikloa otsailaren 10tik maiatzaren 19ra, 18:00etan. Ziklo- koordinatzailea: María Castejón. Iturramako Civivoxean filmen proiekzioak honako egunetan izango dira: (Otsailak 10 eta 24, martxoak 9 eta 23, apirilak 6 eta 27 eta maiatzak 11). Sanduzelaiko Civivoxean, proiekziak egun hauetan errepikatuko dira (otsailak 18, martxoak 3, 17 eta 31 , apirilak 14 eta maiatzak 5 eta 19). Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte. Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film- unibertsoaren aberasgarri.

Zine-foruma. Haurrengo Filmak

‘Función de noche’.Josefina Molina. Espainia. 1981. 90’. Dokudrama. Otsailak 10, IturramakoCivivoxa. Otsailak 18, Sanduzelaiko Civivoxa.

80ko hamarkadaren hasieran, emakumeek XX. mendearen bigarren erdian Espainian izan zuten bilakaera ulertzeko film gakoetako bat zuzendu zuen Josefina Molinak. Izan ere, Lola Herrera aktorearen eskutik, ibilbidea eginen dugu Espainiako egoeran zehar, demokraziaren lehen urte haietan. Lola Herrerak krisi pertsonal bat izanzuen, Miguel Delibes idazlearen. Cinco horas con Mario antzezlaneko Carmen Sotillo pertsonaia interpretatzearen ondorioz. Daniel Dicenta senar ohiarekin batera, beren belaunaldiaren erretratu errukigabea eraiki zuen; gauza orotan iruzurtua sentitzen den belaunaldiaren erretratua, hain zuzen. Ikusi beharreko filma, axolagabe utziko ez zaituena.

‘Una segunda madre’.Anna Muylaert. Brasil. 2015. 108′. Drama familiarra. Otsailak 24, Iturramako Civivoxa. Martxoak 3, Sanduzelaiko Civivoxa.

Val São Pauloko senar-emazte aberats batentzat zerbitzari gisa lan egiteaz gain, haien seme nerabea zaintzen du, huraxe txikia zenetik. Halako batean, Valen alaba Jessica iritsiko da, hau da, hamahiru urte lehenago, ahaide batzuen zaintzapean Brasilgo iparraldean utzi zuen huraxe bera. Alabaren etorrerak Valen bizitza lasai eta txukuna hankaz goratuko du. Valen ziurtasunak kolokan jarriko dira eta jarrera bat hartu beharko du egoera berria dela-eta.

‘El orden divino’. Petra Biondina Volpe. Suitza. 2017. 96′. Komedia dramatikoa. Martxoak 9, Iturramako Civivoxa. Martxoak 17, Sanduzelaiko Civivoxa.

1971n, emakumeek oraindik ere ezin zuten botorik eman Suitzan. Nora etxekoandre gaztea da, bi seme-alabaren ama, eta herri txiki batean bizi da. Bizitza lasai doakio, baina dena aldatuko da senarrak lan bat onartzea debekatzen dionean. Kontzientzia politikoa piztuko zaio eta, horrek bultzaturik, emakumeen boto-eskubidearen eta sexu-askatasunaren aldeko borrokei lotuko zaie. Bide horretan ez da bera bakarrik egonen. Izan ere, Theresa, Vroni, Hanna eta Magdarekin batera, beren komunitate osoa zalantzan jarriko duen iraultza pertsonal eta kolektibo bat biziko dute.

‘Girlhood (bande de filles)’. Céline Sciamma. Frantzia. 2014. 112′. Drama eta nerabezaroa. Martxoak 23, Iturramako Civivoxa. Martxoak 31, Sanduzelaiko Civivoxa.

Girlhood filmak Marieme nerabearen bizitza kontatzen du. Familia- eta eskola-ingurune zapaltzailetik askatu nahirik, neska errebeldez osaturiko banda batean dabil arauei aurre egiteko. Girlhood, oroz gain, nork bere burua aurkitzeko istorio bat da, ikaskuntza- eta independentzia-istorio bat, eta gazte eta beltza izateak berarekin dakarren eta esannahi duen guztiaren istorioa. Tomboy txalotuaren ondotik, eta protagonistek dauzkaten zailtasunak eta oztopoak ezaguturik, Céline Sciammak filmatutako filma erabat konprometitua dago neska nerabeekin eta haiek bizi diren Frantziako auzo pobreekin, samurtasunezko begirada pausatuta, betiere.

‘Loreak’  Euskaraz. Jon Garaño, José Mari Goenaga. España. 2014. 99′. Drama. Apirilak 6, Iturramako Civivoxa. Apirilak 14, Sanduzelaiko Civivoxa.

Aneren bizitza aldatu egin da, etxean, era anonimoan, lore sorta bat jasotzen hastean. Loreak ere garrantzitsuak dira Lourdesen eta Tereren bizitzan, baina arrazoi oso ezberdinak direla medio. Loreak emakume horien istorioari buruzko drama bizia da, haien egoerak elkartu egiten baitira, haien gogoz kontra bada ere.

‘El domingo si dios quiere (inch’allah dimanche)’. Yamina Benguigui. Aljeria. 2001. 98′. Drama eta immigrazioa. Apirilak 27, Iturramako Civivoxa. Maiatzak 5, Sanduzelaiko Civivoxa.

Frantzia, XX. mendeko 70eko hamarkada. Zouina bere sorterritik, Aljeriatik, iritsi da Frantziara, bere hiru seme-alabarekin batera, Ahmed senarrarekin biltzeko, gizonak hamar urte baitaramatza Frantzian lanean. Ahmeden ama, Aïcha, du bidelagun, amaginarreba, alegia. Zouina erbesteko bizimolde berrira moldatzen saiatuko da. Arrotz sentitzen den herrialde hartan, irratia du lotura bakar bai bizitzarekin bai emakumeekin. Halako batean jakinen du Aljeriako beste familia bat herri berean bizi dela; beraz, nola edo hala saiatuko da huraxe aurkitzen.

‘Cómo eliminar a tu jefe (nine to five- 9 to 5)’. Colin Higgins. AEB. 1980. 110′. Komedia. Maiatzak 11, Iturramako Civivoxa. Maiatzak 19, Sanduzelaiko Civivoxa.

Merkataritza-enpresa garrantzitsu bateko hiru langile emakumezkok arduradun despotiko, matxista eta berekoi baten aginduetara lan egiten dute. Behin batean, fantasian aritzen dira arduradunaz mendekatzeari buruz eta, azkenean, mendekatzen dira. Hirurek aukera baliatuko dute bulegoan erabateko aldaketak egiteko. Aldarrikatu beharreko lan klasikoa, Jane Fonda, Lily Tomlin eta Dolly Parton aktoreek protagonizatua.

Topaketak ikasleekin

Berdintasunean hezten zinemarekin: martxoaren ba eta emakumeen borrokak. Sanduzelaiko Civivoxa. Martxoak 2, 3, 4 eta 6, astelehena, asteartea, asteazkena, ostirala. 9:30. Emailea: María Castejón Leorza. Historialaria, irakaslea, idazlea eta zine-kritikaria. Hedabideetako genero-irudikapenean aditua. DBHko 4. mailako ikasleendako. Interesa duten DBHko ikastetxeek Sanduzelaiko Civivoxeko kudeaketa-langileekin jarri behar dute harremanetan izen-ematea bideratzeko.

Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka; gazteen artean, batez ere. Azaroaren 25aren karira (emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna), ikastetxeekin elkarlanean egindako lanari jarraipena eman nahian, berriz ere Berdintasunean Hezten zinemarekin izenburuko film-lantegia proposatu dugu; oraingo honetan, Martxoaren 8a ardatz hartuta, Emakumeen Nazioarteko Eguna, alegia. Zehazki, bidaia zirraragarri eta epikoa proposatzen dugu hainbat une historikotan barna eta hainbat filmaren bidez, emakumeek beren eskubide zibil, politiko eta laboralen alde egindako borroka agerian uzteko.  Nahitaezko proposamena da zenbaitetan ezezaguna zaigun geure historia zinemaren bidez ezagutzeko. Martxoaren 8a dela eta, saioak Iruñeko ikastetxeekin koordinaturik eginen dira. Saioen osagarri, irakasleendako material hezigarria banatuko da, ikasleek emakumeen mendez mendeko borrokak eta haien erreferenteak ezagut ditzaten.