Heroinas_pagojusto


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

18/03/2019

AMAIERA-DATA

18/03/2019

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Proiekzioa: Pago justo / Made in Dagenham. Nigel Cole. Reino Unido. 2010. 113’. Komedia. Martxoak 18, astelehena. 18:00. 1968an, Dagenham hiriko Ford lantegiko ia 200 jostunek greba egin zuten soldatak gizonen jornalarekin parekatzea aldarrikatzeko. Ekoizpena geldiarazi zen. Ritak gidaturik (Sally Hawkins), greba irabazi zuten, baina ez zuten erabateko berdintasuna lortu soldatetan. Hala ere, greba hura mugarri gertatu zen, Parlamentu Britainiarrak Soldata erdintasunari buruzko Legea 1970ean onesteko. Iturramako civivoxak hartuko du zinemako heroiak otsailaren 11tik maiatzaren 13ra, astelehenak, 18:00etan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko, leku guztiak bete arte.  filmak izango da ikusgai. Proposamen bizia eta parte-hartzailea da, filmak generoaren ikuspegiarekin bat aukeratzen dituena, hainbat irizpiderekin bat; emakumeak protagonista iza- tea, gaiak, nazionalitateak. Ekimenaren helburua da bestelako zinema-irakurketak egitea, emaku- meen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea. Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna dauka. Iristen zaigun zinemaren zati handi batek generoestereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik.

PROIEKZIOAK

Otsailak 11, astelehena. 18:00. Proiekzioa: No soy ningún ángel. Wesley Ruggles. AEB. 1933. 87’. Komedia.
Tira, lehoi hezlea, emakume ahaltsu, liluragarri, lotsagabe eta buru-azkarra da. Inguruan duen jende oro liluratzen du. Halako batean, Cary Grant agertuko zaio bizitzan, playboy dirudun baten paperean. Orduan, emakumearen egurtasuna jarriko da kolokan. Baina, ezerk ere ez du Tira geldiaraziko. I’m No Angel Mae West sorkuntza kontrolaren adibide bat da; lehen ikono femeninoetako bat izan zen zinemaren historian. Filmeko protagonista izateaz gain, gidoia idatzi eta pelikularen zuzendaritzan parte hartu zuen.

Otsailak 25, astelehena. 18:00. Proiekzioa:  El balcón de las mujeres. Emil Ben-Shimon. Israel. 2016. 96’. Komedia.
Jerusalemgo komunitate jainkozale ortodoxo batean, emakumeak borrokan ari dira beren lekuari eusteko, sinagogako emakumeen balkoia bertan behera erori ondoren. Ez da erraza izanen haien arteko batasuna mantentzea, zatiketak gertatuko baitira, eta errabino berria, gainera, fanatiko hutsa da.

Martxoak 18, astelehena. 18:00. Proiekzioa: Pago justo / Made in Dagenham. Nigel Cole. Reino Unido. 2010. 113’. Komedia.
1968an, Dagenham hiriko Ford lantegiko ia 200 jostunek greba egin zuten soldatak gizonen jornalarekin parekatzea aldarrikatzeko. Ekoizpena geldiarazi zen. Ritak gidaturik (Sally Hawkins), greba irabazi zuten, baina ez zuten erabateko berdintasuna lortu soldatetan. Hala ere, greba hura mugarri gertatu zen, Parlamentu Britainiarrak Soldata erdintasunari buruzko Legea 1970ean onesteko.

Apirilak 1, astelehena. 18:00. Proiekzioa: La batalla de los sexos. Jonathan Dayton, Valerie Faris. AEB. 2017. 121’. Drama.
Filmean egiazko istorio bat kontatzen da, Billie Jean King eta Bobby Riggs tenislariek elkarren kontra jokatu zuten partidaren karira. Bata, emakumezkoa. Bestea, gizonezkoa. Partida 1973ko irailaren 20an jokatu zen, eta hura sekulako gertakaria izan zen kirolari, politikari eta arlo sozialari begira. Kalkuluen arabera, mundu zabaleko 50 milioi pertsonak ikusi zuten telebistaz. Filmak gure historiaren zati bat berreskuratu du.

Apirilak 15, astelehena. 18:00. Proiekzioa: Amama EU. Asier Altuna. Espainia. 2015. 103’. Drama.
Familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landagunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazks, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun adierazgarrienetik begiratzen duen amona bat.

Apirilak 29, astelehena. 18:00. Proiekzioa: El color púrpura. Steven Spielberg.  AEB. 1985. 147’. Drama.
Bizitza ez da erraza Cilierentzat. Hamalau urteko nerabe beltza da, aitak haurdun utzitakoa, gizon zital eta krudela. Neskatoaren bizitza aldez aurretik idatzia dagoela dirudien arren, Ciliek eutsi eginen dio, egiazko heroia baita. Zinema iparramerikarraren klasiko bat, emakume beltzak XX. mende hasieran nola bizi ziren gogoratzeko edo jakiteko bidea emanen diguna.

Maiatzak 13, astelehena. 18:00. Proiekzioa: Manolito Gafotas. Miguel Albaladejo. Espainia. 1999. 86’. Komedia.
Ez dirudi uda ona izanen denik Manolito Gafotasen familiarentzat, berriz ere Carabanchel Alton eman beharko baitute uda. Manolitok, gainera, matematikak suspenditu ditu. Ama Catalinak ez dio aitari horren berri eman nahi. Gauzak, ordea, ederki nahasiko dira…