Musica_hezurbeltzak


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Sanduzelaiko civivoxean

HASIERA-DATA

13/04/2019

AMAIERA-DATA

13/04/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Hezurbeltzak. Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da:  Jon Maia (Kantaria eta bertsolaria), Pitti (akordeoia)  eta Gorka Hermosilla (gitarra).  Apirilak 13, larunbata. 20:00. Sanduzelaiko Civivoxa. Sarrerak: 6 €. Sarrerak webgune hauen bidez: www.iruñakulturada.eus eta www.pamplona.es bidez erosi ahalko dira, edo civivoxetako lehiatiletan.

Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da.