Derivas ludicas


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Ziudadelako Arma Aretoa

HASIERA-DATA

05/10/2019

AMAIERA-DATA

05/10/2019

ORDUTEGIA

10:00

ARGIBIDE GEHIAGO

BIZIPEN-LANTEGIAK. INORA EZ DOAN BIDAIA. Jolas-deribak: 0 eta 3 urte bitarteko haur eta horien senideendako bizipen-lantegiak, Arma Aretoan. Urriaren 5ean, larunbatarekin, 10:00etan eta 12:00etan, bi taldetan. Izen-ematea: cultura@pamplona.es posta elektronikora idatziz edo 689482289 telefonora deituta.

Proposamen ludikoa da, zeinaren bidez abenturatik eta ziurgabetasunetik abiatuta agerian jarriko baitira haurrek bere gain dituzten eta adierazten zein komunikatzen dituzten ekimenak, gaitasuna eta aukerak. Haien ondoan, egonean, ezer egin gabe, dena azalera dadin. Ezustekoz beteriko lantegi-proposamena, haur txikiekin batera bizi eta sentitzeko. Esperimentazio-proiektu honek aukera ematen du toki itxi zein irekietan habitatzeko argiaren, itzalaren edo leku sinesgaitzetara eramaten gaituzten noraezeko ibilbideen hizkuntza poetikoaren ñabardura mugagabeak. Gomendatzen da arropa egokia, botak, euritakoa eta, badaezpada, aldatzeko arropa eramatea.

Hiriarteak antolatu du jarduera, Udaleko Haur-eskolen laguntzaz.

Hiriartea, Iruñeko Kultura Garaikideko Zentroa – Ziudadela delakoak apiriletik abuztura izango ditu ikusgai tokiko zein nazioarteko artisten erakusketak ; aldi baterako erakusketa tematikoak Arte Garaikidearen Bildumako lanekin; eta artista, komisarioa eta herritarren arteko topaketak egingo dira, hainbat jardueraren bidez –pentsamenduko jardunaldiak, bisitaldi esperimentalak, bizipen-lantegiak, topaketak eta hitzaldiak, eskola-bisitaldiak, etab.–, betiere xede hartuta adierazpen artistikoen inguruko hausnarketari eta sorkuntzari bide ematea.