LESFEN_Carmen y Lola


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

17/10/2019

AMAIERA-DATA

27/10/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

NAFARROAKO KULTURA LESBIKOAREN I. JAIALDIA LES FEN Kondestable eta Iturramako civivoxetan urriaren 17tik 27ra  ospatzen da, hainbat jarduerarekin:  erakusketa, lantegia, Zineforuma, eta bi antzerki ikuskizunak. Argazki-erakusketa. DEKUMAS LBT elkarteak antolatutako lehiaketako argazkiak dira eta Kondestable civivoxean izango da ikusgai urriaren 17tik 27ra. Emakume lesbiana eguneroko bizitzaren hainbat esparrutan ageri da: familian, bikote-bizitzan, lagunartean, lanean, aisian, ekintzailetzan, eguneroko bizitzako egoeretan, etab.

 JARDUERAK

ZINE-FORUMA:FAMILIA-DIBERTSITATEA: HOMO BABY BOOM & DEUS EZKUTATZEKORIK EZ. Anna Bluda eta Pili Miqueo. Kondestable civivoxa. Urriak 17,  osteguna. 19:30. Sarrera doan gonbidapenarekin.
“Homo baby boom” dokumentalean gurasobakarreko sei familia ageri dira. Seme-alabak nola izan zituzten kontatzen dute, zer erreakzio sumatu dituzten inguruan, eta 2005eko lege-aldaketek zer-nolako eragina izan duten beraiengan. Aldaketei esker, bikote homosexualek zilegi dute ezkontzea eta haurrak adopzioan hartzea. Dokumentala eman ondoren, solasaldia eginen da. Anna Boluda dokumentaleko zuzendariaz gain, Pili Miqueo mintzatuko da, sexologian doktorea. Dokumentalean azaltzen diren familiak gaur egun zertan diren azalduko da, hau da, grabazioa egin eta hamar urtera.
Horrez gain, Nada que esconder eleberria aurkeztuko da. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola familia-dibertsitatea, bullyinga eta homofobia, baina baita LGTB jendearen adiskidantza, konplizitatea, ausardia eta eskubideak ere.

ZINE-FORUMA: CARMEN Y LOLA. María Castejón eta Arantxa Echevarría. Kondestable civivoxa. Urriak 26, larunbata. 18:30. Sarrera doan gonbidapenarekin. Carmen y Lola filmean bi neska ijitok elkar ezagutu, eta maitasun- harremanetan hasiko dira, gizarte-bazterkeria ororen gainetik. Filma ikusi ondoren, solasaldi bat eginen da emakumeen  harremanek zineman duten irudiaz. María Castejón izanen da dinamizatzailea, eta Arantxa Echevarría, berriz, aurkezlea; filmaren egilea da eta Goya sari baten irabazlea.

PRESTAKUNTZA-LANTEGIA GEHIAGORIK NAHI. Paula Alcaide. Kondestable civivoxa. Urriak 25, ostirala, 16:30–20:30 eta Urriak 26, larunbata, 10:00–14:00 Sarrera doan Izena aurrez eman behar da edozein civivoxetan, jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte. 30 leku. Prestakuntza-lantegi teorikoa eta praktikoa, irekia eta jendearen partaidetzan oinarritua, emakume lesbianen eta bisexualen harreman afektiboak eta sexualak aztertzeko. Emakumeentzat, bereziki.

OLERKI- ETA MUSIKA- ERREZITALDIA. ASKOTARIKOAK: EMAKUMEAK MAITE DITUZTEN EMAKUMEAK. Marian Ruiz (Bandada).  Iturramako civivoxa. Urriak 19, larunbata. 19:30. Sarrera doan gonbidapenarekin. Ikuskizuna berariaz sortu da jaialdi honetarako. Aldi eta alde orotako idazle handi lesbianen eta bisexualen olerkiak emanen dira: Gloria Fuertes, Elvira Sastre, María Castejón, Alejandra Pizarnik, Silvia Plath, etab. Bandada artistaren musikak lagundua.

ANTZERKIA: ROSAURA. Teatro Inverso. Paula Rodríguez y Sandra Arpa. Iturramako Civivoxa. Urriak 18, ostirala. 20:00. Sarrerak, 3 €, lehiatilan. Rosaura gure heroia berezko identitatea aurkitu behar izatearen ikurra da, emakumearen irudia desitxuratua baitago gizartean eta gizonaren mendean, betiere. Etengabe ari da bilatzen gizarte horretan duen lekua, arauak hautsita eta legeei aurre eginda, harik eta azkenean bere burua aurkituko duen arte.

ANTZERKIA: KÄFFKA. Kamikaz kolektiboa. Iturramako Civivoxa. Urriak 25, ostirala. 20:00. Sarrerak, 3 €, lehiatilan. 2049. urtean gaude. Sistemarentzat, nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak. Testuinguru honetan ezagutuko dute bi protagonistek elkar, Lirianek eta Orionek, hain zuzen.