Pamplonesa_PlazaCastillo


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iruña

HASIERA-DATA

11/06/2019

AMAIERA-DATA

30/06/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Musika-banden nazioarteko IFOB jaialdia Iruñean ekainaren 12tik 16ra ospatuko da, La Pamplonesaren mendeurrenaren ospakizunarekin bat etorrita. Jaialdian, 30 hitzaldi egongo dira, hezkuntzan eta konposizioan ospe handia duten adituen eskutik (Javier Bahón, Teresa Catalán, Johan de Meij, José Rafael Pascual Vilaplana, etab.); 20 eskola magistral goitik beherako artistekin (Sarah Willis, Nury Guarnaschelli, Roman Rinderberger, Gerhard Füssl, etab.), eta instrumentu-azoka bat, instrumentuen eta ekitaldien ekoizpeneko hamar bat enpresarekin (Baluarten, eta sarrera doan). 40 kontzertu baino gehiago, horien erdia nazioarteko artista eta taldeen eskutik; doako 30 emanalditik gora kalean, esate baterako, jende anitz bilduko duen banden desfilea erdigunean barna eta La Pamplonesa udal-bandaren emanaldia, beste 60 bandarekin batera, Zezen-plazan.
Biltzarra eta eskola magistralak. Ekainak 12 – 16.
Ekainaren 12an hitzaldiak Kondestablearen jauregian izango dira (sarrera librea), eta 13tik 15era, Baluarten (akreditazioa nahitaezkoa). Hitzaldiak, lantegiak, mahai-inguruak, kontzertu esklusiboak eta eskola magistralak.
Kontzertuak. Ekainaren 12 tik (asteazkena) 16ra (igandea), Baluarten, Gayarre antzokian eta Zentralen. Nazioko eta nazioarteko artista eta taldeak.
Jarduerak, kalean. Ekainaren 12 tik (asteazkena) 16ra (igandea), Udaletxe plazan, Gazteluko plazan, San Jose plazan, Karlos III.ean, Ziudadelan eta Erruki Etxean.

KONTZERTUAK ETA EMANALDIAK KALEAN

Ekainak 12, asteazkena
18:00. Jaialdiaren inaugurazioa, Udaletxe plazan.
Emanaldia: Nury Guarnaschelli eta Sarah Willis tronpa-jotzaileak
Iwakura Wind Orchestra (Japonia)
Brass Academy Alicante

Ekainak 13, osteguna
18:00. Erruki Etxea
Kontzertua: Banda de Caguas (Puerto Rico)
18:30. Udaletxe plaza
Kontzertua: Joaquín Maya musika eskolako banda
18:30. Karlos III.aren etorbidean
Emanaldia: Gaita Brass
18:30. Gazteluko plaza
Emanaldia: Maritime Community Ensemble (Kanada)

Ekainak 14, ostirala
13:00. Erdigunea
Emanaldia: Tempo di Brass
18:30. Udaletxe plaza
Kontzertua: Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko Banda
18:30. Gazteluko plaza
Kontzertua: Junge Bläserphilarmonie Ulm (Alemania)
19:15. Baluarteko plaza
Emanaldia: Tempo di Brass

21:30 en la plaza Consistorial

Spanish Brass

Ekainak 15, larunbata
11:00. Erruki Etxea
Kontzertua: Barasoaingo musika-banda
11:00. Gazteluko plaza
Omenaldia La Pamplonesari, AEDONAren eskutik (Nafarroako Kirol eta Aisia Erakundeen Elkartea)
12:30. Udaletxe plaza
Kontzertua: Errenteriako musika-banda
12:00. Erdigunea
Desfilera: Valtierrako musika-banda
12:00. San Jose plaza
Kontzertua: Alagongo musika-banda
12:30. Gazteluko plaza
Kontzertua: Zangozako musika-banda
12:30. Estafeta
Desfilea: Les Armagnacs musika-banda (Frantzia)
14:00. Ziudadela
Kontzertua: Hondarribiko Udala
14:30. Ziudadela
Kontzertua: Les Armagnacs musika-banda (Frantzia)
18:00. Udaletxe plaza
Kontzertua: Galdakaoko musika-banda
18:00. Erdigunea
Emanaldia: Les Armagnacs musika-banda (Frantzia)
18:30. San Jose plaza
Kontzertua: Agoizko musika-banda

Ekainak 16, igandea
10:00. Erdigunea
Dianak: Artaxoako eta Martzillako musika-bandak, txistulari eta gaia-jotzaileekin
12:00. San Jose plaza
Kontzertua: Joaquín Maya Musika Eskolako banda eta Baionako Musika Eskolako banda
12:00. Gazteluko plaza
Kontzertua: Garrapinillosko musika-banda
19:00. Erdigunea
Desfilea: Gayarre antzokirako bidean, Eskualde Etxeetako musika-taldeen eskutik
19:00. San Jose plaza
Kontzertua: Berriozarko Doinua musika-banda
19:00. Gazteluko plaza
Kontzertua: Zizurko musika-banda

BANDEN DESFILEA. Ekainak 15, larunbata
Milaka musikarik desfilea egingo dute Iruñeko erdigunean barna, Zezen-plazarako bidean, ekainaren 15ean, 19:00etatik aurrera. Ibilbideak:

Kale Nagusiko ibilbidea
Musikariak San Lorentzo elizatik irten eta hiriko Kale Nagusian barna igaroko dira, Udaletxearen aurrealdetik pasa eta Txapilela kaletik igoko dira Gazteluko plazara. Bertan Espoz y Mina kaletik jarraituko dute, Zezen-plazaraino.

Kale Berriko ibilbidea
Bandak Kale Berritik abiatuko dira; ibilbidean aurrera, ezkerretara utziko dute San Frantzisko plaza, eta San Zernin elizaren atzealdetik pasako dira. Bertatik, Udaletxe plazara iritsi eta Gazteluko plazara igoko dira, Txapitela kaletik. Azkenik, Espoz y Mina kalea hartuko dute, Zezen-plazaraino.

San Anton kaleko ibilbidea
Ibilbide honetan taldeak San Anton kaletik joango dira erdialdera, Zapateria eta Calceteros kaleetatik igarota. Mercaderesen, entzierroaren bihurguneari jarraikiz Estafeta kaletik igaroko dira, Zezen-plazaraino.

Katedralaren ibilbidea
Kalejira honen abiapuntua Frantziako portalea da; gero Carmen kaletik ibiliko dira Navarreriako iturri mitikoraino. Bertatik Katedralera igoko dira, eta gero Caldereriara jaitsi; bertatik Estafeta kalea zeharkatu eta Zezen-plazarainoko bidea egingo dute.
Erantsi ibilbide hau zure webgunean, Google Maps-en esteka honen bidez.

Merindadeen plazako ibilbidea
Ibilbide hau Merindadeen plazako biribilgunean hasiko da. Musikariek Karlos III.a zeharkatuko dute, Gazteluko plazarako bidean; hori inguratu eta Espoz y Mina kaletik iritsiko dira Zezen-plazaraino.