
LEKUA
Nafarroako Antzerki EskolaHASIERA-DATA
13/02/2019AMAIERA-DATA
13/02/2019ORDUTEGIA
20:00ARGIBIDE GEHIAGO
Nafarroako Antzerki Eskolak ´Oxido Umore Garratza` emanaldia hartuko du Pez Limbo konpainiaren eskutik otsailaren 13an, asteazkenarekin, 20:00etan.
Hiru pertsona berezik, haien izaerak bultzatuta, ez-ohiko egoerei aurre egin beharko diete, eta bizitza ikusteko duten modu bitxiaren ondorioz, gertaerak ustekabean garatzea ekarriko du. Hiru egoera barregarrik agerian utziko dute pertsonaia hauen giza harremanen herdoila, baita gizartearena ere. Publikoarekiko gertutasuna eta konplizitatea dira umore garratzaz osaturiko pieza honen ezinbesteko osagaiak. Ikuskizuna, gainera, hiru toki ezberdinetan gauzatuko da.
Nafarroako Antzerki Eskolak hartuko du IRRIZIKLO HAMAIKA 2019 otsailaren 13, 20, 27 eta martxoaren 6 eta 12 egunetan. Sarrera salmenta Nafarroako Antzerki Eskolan eta http://www.laescueladeteatro.com webgunean, 3 € (Abonamenduak: ziklo osoa, 10€).