JORNADA HIRIARTEA MAYO19


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Arma Aretoa

HASIERA-DATA

20/06/2019

AMAIERA-DATA

20/06/2019

ORDUTEGIA

19:00

ARGIBIDE GEHIAGO

JARDUNALDI IREKIA. Pentsa dezagun elkarrekin. Pensar Hiriartea juntas. Ekainak 20, osteguna. 19:00 – 21:00. Ziudadelako Arma Aretoa.
Heldu den ekainaren 20an, Alegiazko Hiriartea programaren barruan, apirilaren 13an egindako jardunaldian ondorioztatu genuenaren bateratze-lana egiteko elkartuko gara. Jardunaldi horretan zenbait lantegi antolatu ziren, Hiriartea proiekturako ekarpenak biltzeko asmoz. Ekarpen horiek agiri batean bildu eta orduan parte hartu zutenekin zein etorri nahi duten guztiekin partekatu nahi ditugu. Ondorioak partekatu eta Hiriartea proiektua asmatzen jarraitzeko hitzordua izango da, eta ahalik eta atseginena izan dadin, askaritxoa egingo dugu, aire zabalean, eguraldiak uzten badu. Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoa. 19:00 – 21:00.
*Adin guztietarako hitzordua izango da, eta ez da izenik eman behar.
*Askarian, produktuak 0 km-koak izango dira, eta beganoek jateko modukoak.

Hiriartea, Iruñeko Kultura Garaikideko Zentroa – Ziudadela delakoak apiriletik abuztura izango ditu ikusgai tokiko zein nazioarteko artisten erakusketak ; aldi baterako erakusketa tematikoak Arte Garaikidearen Bildumako lanekin; eta artista, komisarioa eta herritarren arteko topaketak egingo dira, hainbat jardueraren bidez –pentsamenduko jardunaldiak, bisitaldi esperimentalak, bizipen-lantegiak, topaketak eta hitzaldiak, eskola-bisitaldiak, etab.–, betiere xede hartuta adierazpen artistikoen inguruko hausnarketari eta sorkuntzari bide ematea. Halaber, arte eszenikoen eta musikaren hedapenaren aldeko apustua egingo du, kontzertu eta antzerki-ikuskizunen bidez.

PROGRAMAK

- ALEGIAZKO HIRIARTEA. FABULAR HIRIARTEA

GOGOETA-JARDUNALDIA Alegiazko Hiriartea. Fabular Hiriartea.
Apirilak 13. 09:00 – 14:30. Ziudadela.

JARDUNALDI IREKIA Pentsa dezagun elkarrekin. Pensar Hiriartea juntas.
Ekainak 20. 19:00 – 21:00. Ziudadela.

- GONBIDATUAK. INVITADES

BISITALDI ESPERIMENTALAK Abstraktu! Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman erakusketan barna.
Maiatzak 23. 19:00. Arma aretoa. Bisitaldi esperimentala, dantzaren bitartez, Ghislaine Verano-ren eskutik.
Ekainak 6. 19:00. Arma aretoa. Musika eta pintura zuzenean, Zuzuzu Kolektiboaren eskutik.

- INORA EZ DOAN BIDAIA. VIAJE A NINGUNA PARTE:

BIZIPEN-LANTEGIAK: bidaiak, noraezean, familia eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat.

- PENTSAMENDU GARAIKIDEA. PENSAMIENTO CONTEMPORÁNEO

TOPAKETAK ETA HITZALDIAK: Pentsamendu garaikideari eta praktika artistikoei heltzeko zikloa, komisario, pentsalari eta artisten eskutik.

BITARTEKARITZA

ESKOLA-BISITALDIAK Abstraktu! Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman erakusketan barna, LA CHINCHETA BRUNAren eskutik.

ARTEARI ETA ABSTRAKZIOARI BURUZKO FAMILIARTEKO LANTEGIAK: Maiatzak 5, 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, 9, 16 eta 23 (igandeak). 11:30 – 13:30

TOPAKETAK ARTISTEKIN: Igandeetan, gozatu erakusketez eta horien gaineko azalpenez, egileen beraien eskutik.

JAIALDIAK

NATURART Apirilak 12 – Maiatzak 12
Lorategi iraungikorren jaialdia Ziudadelako lubanarroetan.

MAREAren KONTZERTUA (Ekainak 1)
MAREA taldearen kontzertua El Azogue disko berria aurkezteko, Vuelo 505, El Desván eta Bocanada taldeekin batera.

TURMALINA FEST (Ekainak 8)
Diziplina anitzeko jaialdia, non gastronomiak eta indie zein underground kulturek bat egiten baitute, Ziudadelako agertoki desberdinetan.

IFOB (Ekainak 12 – 16)
Banden Nazioarteko Jaialdia, La Pamplonesa Udal Bandaren mendeurrenaren karietara. Doako emanaldiak Ziudadelan.

TXOKORIK TXOKO (Ekainak 24 – 30)
Arte eszenikoen jaialdia hiriko txoko berezietan barna. Ikuskizun eta lantegiak adin guztietako jendearendako, sormen-kanpalekuak eta topaketa profesionalak.

HARRESIETAKO JAIALDIA (Abuztuak 1 – 21)
Abuztuaren 1etik 21era, hiriaren udako jaialdian, Iruñeko harresiak agertoki natural paregabe bihurtzen dira dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako.