HORNO_JOSU REKALDE


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Labea

HASIERA-DATA

24/07/2019

AMAIERA-DATA

08/09/2019

ORDUTEGIA

asteartetik ostiralera, 18:30-21:00, larunbatak, 12:00-14:00 eta 18:30-21:00, eta igandeak, 12:00-14:00.

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako LABEAn egongo da ikusgai Josu Rekalde artistaren Non ote dago oraina? erakusketa, uztailaren 24tik irailaren 8a arte. Erakusketak instalazio bat dauka erdian, Laberako berariaz pentsatua: denborarekin jolasean, aretoan bertan gertatzen ari denaren irudia proiektatzen du. Artistak denbora-haustura erdiesten du, segundo batzuetakoa, bideo-grabaziotik ikusleak irudi hori ikusi arte. Horrela, orainaren eta berriki iragan denaren gaineko pertzepzio bitxia sortzen da, izan ere, 60 segundo lehenago gertatutakoa bertantxe proiektatzen baita.

Lau pieza gehiago ditu erdiko “itsasargi” horrek lagun; eta konstelazio eskultorikoa eta bideografikoa osatzen dute. Hor instalazio bat nabarmentzen da, Maraten bainuontzian, Vladimir Mayakovsky-k 1930ean idatzitako olerki bat oinarri duena. Beste hiru piezek objektu ezegonkorren sorta bat osatzen dute, eta beste pieza baterako lotura dira, Esku bakarreko hatzekin zenbatzen piezarako.

Erakusketaren ordutegiak: asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.

JOSU REKALDE

Josu Rekaldek (Amorebieta -Bizkaia- 1959) arte-sorkuntza eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasle katedratikoaren zeregina uztartzen ditu. Bere lan-esparrua diziplina anitzekoa da, bere alderdi ezagunena bideoari, soinuari eta teknologia berriei lotutakoa bada ere. Lantzen dituen gaiak intimismotik gizarte-harremanera doaz, Niregandik Bestearengana, metalinguistikotik narratibora.

Bere lana leku askotan erakutsi eta hedatu du, hala nola: The World Wide Vídeo Festival, La Haya, Holanda (1993); Karlsruheko ZKM- jaialdia, Alemania (1993); ICA. Spanish vídeo visions, Londres (1994); De rand van Europa, Videonale, Bonn (1994); Bilboko Arte Ederretako Museoa (1995); Gironako Museoa (1997); Tolouseko Espace des Arts (1998); Aix, Provence (1999); Sheffield-eko Mappin Gallery (1998); Saarbrucken film festival (1999); Espace d´Art Contemporani de Castelló (2000); LLeidako La Panera zentroa (2004); Romako Göete Institute (2004); Videokuns aus Spanien, Kornhaus Forun. Berna. Suiza (2005); Madrilgo Espacio Menosuno -(2006); Moskuko Na Solyanke galeria.

Bere Anthropozulo lanak sari bat jaso zuen, ZKM jaialdian nazioarteko bideo-sorkuntza onenetako bat izateagatik, Karlsruhen (Alemania) (1993).

Erakusketa asteartetik ostiralera egonen da ikusgai, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.