Kantu_Hitza_Maddi_Zubeldia


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Erraldoien txokoa

HASIERA-DATA

13/06/2019

AMAIERA-DATA

13/06/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Maddi Zubeldiaren kontzertua: ´Zimurrak baleki´. Erraldoien txokoa. Ekainak 13, osteguna, 20.30ean. Kantu eta Hitza 2019. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

Maddi Zubeldia abeslari eta idazle ziburutarrak, H-Eden taldearen sortzaileak, bakarkako azken lana aurkeztuko digu. Zubeldiak Zimurrak baleki Belarri diskoetxe berriarekin atera duen hirugarren diskoan jarraitzen dio kantautore-ibilbideari. Folk giroan musika eta poesia uztartzeko asmoa aurkezten du Pat Tetevuiderekin batera osatutako lan honetan, zeinean Nahia Zubeldia eta Pettiren kolaborazioak ere izan dituen. Zimurrak balekirekin, Maddik musikan, adinean bezala, aitzina doala erakusten digu, jakin-minez eta gogotsu.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.