Kantu_Hitza_Maite_Larburu


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Erraldoien txokoa

HASIERA-DATA

06/06/2019

AMAIERA-DATA

06/06/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Maite Larbururen kontzertua: ´Hezurren azpian´. Erraldoien txokoa. Ekainak 6, osteguna, 20.30ean. Kantu eta Hitza 2019. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

Hernanin jaioa eta profesionalki antzinako musikan jarduten delarik, Maite Larburu biolin-jotzailea sorterriaren eta Amsterdamen artean, batetik bestera, bizi da. Neighbor bikotea sortu zuen Estatu Batuetako Josh Cheatham zangobiola-jotzailearekin, eta harekin bi disko kaleratu zituen, Ura patrikan (2013) eta HAU (2016): bietan agertzen dira folka, bossa eta jazza, eta euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abestutako kantak. Hezurren azpian da bakarka egin duen lehen lana, hamaika abestiz osatua eta euskara hutsean, zeinean etxera itzultzearen ideiak garrantzi handia baitu. Larburuk bere ahotsaren adierazgarritasuna eta naturaltasuna erakusten dizkigu, munduarekiko begirada bere-berea, sentikortasuna, samurtasuna, umorea eta aldarria uztartzen dituzten hitzetan islatzen dena.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.