Kantu_Hitza_Peio Ospital


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Erraldoien txokoa

HASIERA-DATA

27/06/2019

AMAIERA-DATA

27/06/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Peio ospitalenen kontzertua:  ´Arnasa, Hatsa, Bizia…`. Erraldoien txokoa. Ekainak  27, osteguna, 20.30ean. Kantu eta Hitza 2019. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

Peio Ospital (Ezpeleta, Lapurdi), kantu konprometituen bidez, 60. hamarkadaren hondarrean euskal kulturaren pizkundean parte hartu duten kantari eta intelektualen artekoa da.

Ikono bat zaigu taula aitzinera berriz agertzen, Euskal Herriko eta folk munduko erreferente bat. Peio Ospitalek, Pantxoa Carrère-rekin berrogei bat urtez kantari ibili ondoren, lehen bakarkako lana aurkezten digu: Arnasa… Hatsa… Bizia…

Disko hau bideratzeko, laguntzaile paregabeak izan ditu Ospitalek: Andoni Salamero, Itxaro Borda, Mixel Ducau eta Antton Valverde, besteak beste.

Lan soil eta dotorea da Arnasa… Hatsa… Bizia…, Itsasu aldean ekoiztua, etxeko giroan.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.