Kantu_Hitza_Petti


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Erraldoien Txokoa

HASIERA-DATA

16/05/2019

AMAIERA-DATA

16/05/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Pettiren kontzertua:  ´Bonberenean zuzenean´. Erraldoien Txokoa. Maiatzak 16, osteguna, 20.30ean. Kantu eta Hitza 2019. Sarrera doan gonbidapena aurretik hartuta.

Pettik hogei urte baino gehiago daramatza bere musika sortzen. Sustrai euskaldunak eta amerikar-kutsuko doinuak nahasten ditu. Hitzetan, berriz, nabaria da barrura begiratzeko joera. Gitarra jotzeko trebeziarekin batera, dena den, ahotsa da Pettiren bereizgarri nagusia: ahots sakona eta sarkorra, erraietatik sortu eta barreneraino iristen dena. Gitarraz eta ahotsez, idazle eta musikari bikainen laguntzaz, hamabi disko kaleratu ditu; azkena, Bonberenean emandako kontzertu batean zuzenean grabatutakoa. Kantu eta Hitza zikloko emanaldia berezia izango da, musikari eta lagun ezagunak batuko baitzaizkio oholtzan, besteak beste, Joseba Irazoki,  gitarran  eta Juantxo Zeberio, teklatuan.

Formatu txikiko kontzertuak. Kantu eta hitza 2019. Erraldoien txokoa. Maiatzaren 16tik ekainaren 27ra. 20:30ean.