CIUDADELA_ Kolektiv lapso


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadela

HASIERA-DATA

20/08/2019

AMAIERA-DATA

20/08/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

KOLEKTIV LAPSO CIRK. OVVIO. Zirkua. Abuztuak, 20, asteartea. 20:00. 3. agertokia (Lidia Biurrun aretoaren ondoan).  OVVIO adin guztietako ikusleendako zirku-ikuskizuna da, areto batean taularatzeko sortu izanagatik ere kanpo-inguruetara egokitu daitekeena. Elkarren aurkako bi nortasunen arteko topaketa da, baina biek dute barne-barnean gauza bera: arrisku-beharra, fisikak eta ustekabeak gu akabatu aurretik noraino heltzeko gai garen aurkitzeko premia ikaragarria. Non dago erorikoaren aurreko perfekzio-une hori? Taula gaineko bi pertsonaiak beraiek sortutako jolasean murgiltzen dira, gogotsu eta eskuzabaltasunez, gizatasuna, beren beldurrak eta elkarrekiko sentimenduak ezkutatu gabe. Haiek ere ezin dute imajinatu noraino eramanen dituen jolas honek.

HARRESIETAKO JAIALDIA 2019 Ziudadelan Abuztuaren 1tik 21era. Kalearen ikuskizunak: Zirkua, dantza, antzerkia eta kontzertuak.  Iruñeko harresiak itxuraldatzen dira abuztuan: nagusitu egiten dira, agertoki natural paregabe bihurtzen hiriko uda-jaialdiaren barruko dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako.

PROGRAMA

ZIUDADELA

Abuztuak 20, asteartea
ZIUDADELA.

21:00
2. agertokia (Arma Aretoaren ondoan)
ALOS QUARTET eta AMAIA ELIZARÁN
Musika
Alos Quartet hari-laukoteak prestatutako disko berriaren aurre-estreinaldia, baxuaz eta perkusioaz lagundurik, eta zuzeneko dantza-garaikideaz, Amaia Elizaránen eskutik.
Alos Quartet 1999an sortu zen. Hala musika klasikoan nola modernoan arte-ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute. Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala eta izen handiko beste orkestra batzuekin batera ibiltzeaz gain, taldekideek Oskorri eta Benito Lertxundi lagundu dituzte kontzertuetan. Haien errepertorioak askotariko musika-estiloak hartzen ditu barne, klasikoa eta garaikidea, besteak beste. Amaia Elizarán dantza-konpainia 2015ean sortu zen, ohiko guneetarako edo bestelakoetarako norbere koreografiak sortzearen bidez inprobisazio-hizkuntza propioa ikertzeko premiak hartaraturik. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta elkarlana izan ditu. 2017an, haren Block proiektuak irabazi zuen KARRIKAN plataformaren laguntza-programa.

Abuztuak 21, asteazkena
ZIUDADELA.

22:00
1. agertokia (Harresietako horma-atala)
AMAIERA
BIVOUAC. PERCEPTIONS
Perceptions iruditeria kuantikoaren barrenerako bidaia da, infinituki handiak eta infinituki txikiak bat egiten duten tokira. Ekuazioak 360º-ko grabitazio-egitura batean mugitzen dira, ikuskizunerako L’Oculaire izenpean diseinatutako tramankulu batean. Artistak eta oinarrizko partikula ezezagunak dimentsio paraleloko espazio eta tenporalitate erlatiboan barna mugitzen dira. Inkontzientea, emozioak, sentipenak eta ametsak iratzarriko dituzten bestelako errealitateekin amets egiteko gonbita da.
“Okularioaren” bidez egindako aire-dantzek gogora ekartzen dituzte Soken teoria, zeruko gorputzen errotazioa, zintzilik dauden partikulak, bizia materializatzeko saiakera, ezezaguna eta ikusezina. Perceptions formatu handiko ikuskizuna da, Bivouac konpainiak eszenografia monumental eta orijinal batean eta ikuskizunerako berariaz prestatutako argi- eta musika-instalazioaz egiten duen bosgarrena. Partitura ordenagailuz sortu da, eta pianoak lagunduko dio, zuzenean. Filmetan istorioak kolorez eta indarrez hornitzen dituzten JSBen eitea dauka, horietan ere isiluneek berebiziko garrantzia dutelarik. Artistak: Maureen Brown, Benjamin Lissardy, Silvana Sanchirico Barros, Samuel Rodrigues eta Vanessa Petit.