Atardecer_JUAREZ_2019


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

O-ko Andre Maria Plaza

HASIERA-DATA

26/07/2019

AMAIERA-DATA

26/07/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Juárezek, rock psikodelikoko bandak, ostiralean joko du, uztailak 26, 20:30ean, O-ko Andre Maria plazan, dantza garaikidea, antzerkia, magia eta lantegiak ere barne hartzen dituen Iruña Ilunabarrean programazioaren barruan.

2012an sortuta, Juárez taldea da erreferente nagusietako bat Iruñeko underground-ean. Berea duen soinuan honako genero hauek hartzen dituzte osagaitzat: mugako rock, psikodelia, pop, folk, western eta indiea. Hitzetan, gaztelaniaz, ametsetakoa, lirikoa eta pertsonala dituzte ardatz. Horrela, orain arte hiru lan argitaratu dituzte: Escafandra (2014), Caléndula (2016) eta Boreal (2018).
Juárezeko kideek beste banda batzuetan jo dute, hala nola Las Culebras, Tristessa, Reina Republicana eta Astrovandals taldeetan. 2012an hasi zirenetik, zenbait jaialditan hartu dute parte, esaterako: Andoaingo Rock Jaialdia, Donostiako Txiki Psych Fest, Zaragozako Psychfest eta Pim Pam Ville.

Escafandra, beren lehen lan diskografikoa, 2014ko bigarren demo onentzat jo zuen MondoSonoro Zaratak; eta Boreal, berriki sortutakoa (bandak berak, La Guillotina Discos sigiluan, editatuta eta El Nébula Recordings-ek eta Caballito Records-ek lagunduta), aldizkari bereko hamargarren tokira iritsi zen 2018ko onenean.

O-ko Andre Maria plaza izanen da agertoki Iruña llunabarrean programarako (HARRESIETAKO JAIALDIA 2019): ekimen bat zeinak barne hartzen baititu zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak. Gozatu udako ilunabarrez gure hirian, bai eta musikaz, dantzaz, antzerkiaz, lantegi-saioez eta adierazpen artistikoez ere. Coordinación David Ballano Basarte. Programa: ConCienciArte. Uztailaren 19tik irailaren 6ra.

IRUÑA ILUNABARREAN PROGRAMA. HURRENGO IKUSKIZUNAK.

Abuztua

Abuztuak 2, ostirala. 20:00
Kontzertu didaktikoa. Historia inventada de la música inventada. Ne︎onymus

Abuztuak 9, ostirala. 20:00
Zirkua/antzerkia. Phízate. Circonciencia

Abuztuak 16, ostirala. 20:00 eta 21:00
Dantza eta musika. Echos. Eflirkoa & Karrikan

Abuztuak 23, ostirala. 19:30
Musika zuzenean. Anochece que no es poco. Estefanía de Paz & Gorka Pastor

Abuztuak 30, ostirala. 19:30
Magia. Los secretos del agua. Hodei magoa

Iraila
Irailak 6, ostirala. 19:00 – 21:00
Sormen-lantegiak. Desioak airean Art5 & kaligramak
DJ saioa DJ CITRUS (LIVE) & NATXO (BOR BOR).