730x400_La Pamplonesa&FRIENDS


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Gayarre Antzokia

HASIERA-DATA

31/05/2020

AMAIERA-DATA

31/05/2020

ORDUTEGIA

12:00


IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

www.teatrogayarre.com eta Gayarren Antzokia Lehiatilan

Zenbatekoa

4 €

ARGIBIDE GEHIAGO

MAIATZAREN 31, IGANDEA. 12:00. “MUNDUKO DANTZAK”. ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA. Dantza folklorikoek musikagile “klasikoen” interesa piztu izan dute historian zehar.  Eta are indar handiagoz XIX. mendetik aurrera, abertzaletasun musikala iristearekin herri-adierazpidea musikaren osagai nagusi bihurtu zenetik. Hainbat musikagilek, hala nola Brahms, Dvorak, Grieg edo Mussorgskyk,  dantzarako musikan oinarritutako errepertorio bat sortu zuten, gaur egungo musika banden sonoritatean indarrean jarraitzen duena. Era berean, bandarako jatorrizko musikaren egungo konpositoreek inspirazio iturritzat dute oraindik ere jatorri anitzeko sonoritatea duen musika genero hori.

La Pamplonesa Musika Bandak hasiera emango dio urteari neguko eta udaberriko kontzertuen zikloarekin Gayarren Antzokian. Urtarrilaren 26tik maiatzaren 31ra bitarte zazpi kontzertu izanen dira, musika-genero ezberdinak tartekatuz, eta horietan La Pamplonesak zenbait abeslari eta talderen laguntza izanen du. . Kontzertu bakoitzerako sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com). 7 kontzertuetarako abonamendua: 35 €.

PROGRAMAZIOA (GAYARRE ANTZOKIA)

 URTARRILAREN 26A, IGANDEA. 12:00. “KLASIKO OSPETSUAK” “MOLTO ROSSINI”. ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

Lehen mendeurrena handitasunez ospatu ostean, La Pamplonesak hasiera eman dio bere bigarren mendeari, eta Gioachino Rossini musikagile italiar ospetsuaren (1792-1868) opera-obertura sonatuenetako batzuez osatutako kontzertua emanen du. Pesaroko maisu handiak bazuen musikaz gain beste pasio handi bat: gastronomia. Menu rossiniar bikain honetan Il barbiere di Siviglia, La gazza ladra edo Guillermo Tell  plater handiak izanen ditugu, besteak beste.

OTSAILAREN 16A, IGANDEA. “EXTREME BEETHOVEN”. ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

La Pamplonesaren  proiektu pedagogikoaren barnean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleak bandako musikariekin batera arituko dira. Ludwig van Beethoven (1770-1827) jaio zela berrehun eta berrogeita hamar urte betetzen diren honetan, bere omenezko kontzertua dugu honako hau. Bonn-eko maisuaren obra ospetsuenetariko batzuk entzunen ditugu, hala bere orkestra-errepertoriotik bandarako eginiko moldaketa moduan nola bandarako sortutako konposizio originaletan oinarritutakoak. Horien artean Johan de Meij. holandar konpositorearen Extreme Beethovenobra aparta. Erabateko luxua, bai etorkizuneko musikari profesionalak trebatzeko, bai entzuleendako, Beethovenen musikaz eta bandarako sortutako errepertoriorik zailenaz gozatu ahal izanen baitute.

MARTXOAREN 1A, IGANDEA. 19:00. “PIAZZOLLAREN TANGOA”. ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

“Pasioa, dantza, akorde lazgarriak, sedukzioa… TANGOA”. Ikuskizunak giro hori birsortzen du eta omenaldia egiten dio Astor Piazzollari, (1921-1992), tangoa irauli eta Nuevo Tango estiloa sortu zuen musikagile argentinarrari. La Pamplonesak Fernando Salinasen proiektu honekin bat egin du, dantza, antzerkia eta poesia uztartuz ikusle ororentzat ahaztezina izanen den ikuskizuna sortzeko. Maisu argentinarraren obra ospetsuenen artetik bandarako eginiko moldaketak entzunen ditugu,  Libertango eta Oblivión esaterako, hain ezagunak ez diren baina ikusleengan gozamen ederra sortuko duten beste lan batzuekin batera.

MARTXOAREN 15A, IGANDEA. 12:00. 
“BANDARAKO JATORRIZKO MUSIKA” “SPARTACUS”. ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA.

Iruñeko  “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleekin elkarlanean emanen den kontzertuan bandarako jatorrizko musika soilik entzunen da. Modu egokia da etorkizuneko musikari profesionalek aintzat hartu eta balora dezaten errepertorio honen interesa, hala haien prestakuntzan nola ibilbide profesionalean. Programa oso erakargarria da, bai musikarientzat, bai eta ikusleentzat ere, talde mota honetan aipagarrienetakoak diren musikagileen punta-puntako obrak emanen baitira, hala nola, Alfred Reed, Philip Sparke edo Jan van der Roost egileenak.

APIRILAREN 5A, IGANDEA. 12:00. “POP-ROCKZALE AMORRATUAK” (JOAQUIN MAYAREKIN ELKARLANEAN). ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

2001. urtetik hasita , La Pamplonesa eta Iruñeko “Joaquín Maya”  Udal Musika Eskola elkarlanean ari dira. Edizio honetan osatuko dituzten hogei kontzertuetan beti landu izan dute musika arlo bereziren bat. Oraingo honetan Pop-Rock musika izanen da, eta, hainbat talderen abesti klasikoak entzungo dira, hala nola, Mecano, Supertramp, Santana edo Blues Brothers. Bandarako musikara hurbiltzeko modu ona da hala publikoarentzat nola Eskola horretako gazteentzat –eta horren gazte ez direnentzat–.

MAIATZAREN 15A, OSTIRALA. 20:00/ MAIATZAREN 16A, LARUNBATA.  19:00. “NINO BRAVO OROITUZ” (SERAFIN ZUBIRIREKIN). ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

Nino Bravo legenda bihurtu zuten abestiek egun indarrean jarraitzen duten gaiak jorratzen dituzte.  Askatasunari kantatzen dio zapalkuntza garaietan (Libre),  berak bizitza  ulertzeko duen erari (Vivir),  etorkizun hobe baten bila sorterritik abiatu beharrak dakartzan zailtasunei (Un beso y una flor), edo arrazoi ezberdinak direla-eta zirrara eragiten dioten lekuei (América). Baina batez ere amodioari kantatzen dio, amodioaren alderdi guztiei: maitasun kartsuari (Te quiero, te quiero), desamodioari (Como todos), ezinezko amodioei (Noelia), ametsetako amodioari (La puerta del amor), baina batez ere galdutako eta saminez oroitutako amodioari (Amanecer, Esta será mi casa, Mis noches sin ti, Cartas amarillas). Agian horregatik sentitzen ditugu guztiok abestiok hain gertuko momenturen batean. Ikuskizun handi honetan, La Pamplonesak eta Serafín Zubirik indarrak batzen dituzte berriz ere une gogoangarri bat sortzeko.

MAIATZAREN 31, IGANDEA. 12:00. 
“MUNDUKO DANTZAK”. ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

Dantza folklorikoek musikagile “klasikoen” interesa piztu izan dute historian zehar.  Eta are indar handiagoz XIX. mendetik aurrera, abertzaletasun musikala iristearekin herri-adierazpidea musikaren osagai nagusi bihurtu zenetik. Hainbat musikagilek, hala nola Brahms, Dvorak, Grieg edo Mussorgskyk,  dantzarako musikan oinarritutako errepertorio bat sortu zuten, gaur egungo musika banden sonoritatean indarrean jarraitzen duena. Era berean, bandarako jatorrizko musikaren egungo konpositoreek inspirazio iturritzat dute oraindik ere jatorri anitzeko sonoritatea duen musika genero hori.