Imagen de La Pamplonesa en el Gayarre


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Gayarre Antzokia

HASIERA-DATA

20/01/2019

AMAIERA-DATA

18/05/2019

ORDUTEGIA

12:00 eta 19:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

www.teatrogayarre.com eta Gayarren Antzokia Lehiatilan

Zenbatekoa

4 €

ARGIBIDE GEHIAGO

La Pamplonesa Musika Bandak 2019ko mendeurrenaren ospakizuna neguarako eta udaberriko kontzertuen zikloarekin abiatuko du  Gayarren Antzokian. Urtarrilaren 20tik maiatzaren 18ra bitarte zortzi kontzertu izanen dira, musika-genero ezberdinak tartekatuz, eta horietan La Pamplonesak zenbait abeslari eta talderen laguntza izanen du, besteak beste Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalarena, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Joaquín Maya Udaleko Musika Eskola, Beat-Less banda eta gizarte elkarteak. Kontzertu bakoitzerako sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com). 7 kontzertuetarako abonamendua: 35 €.

PROGRAMAZIOA (GAYARRE ANTZOKIA)

URTARRILAREN 20A, IGANDEA. 12:00.
LA PAMPLONESAKO MUSIKARIEN OMENEZKO KONTZERTUA
ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

La Pamplonesak 2019an betetzen dituen 100 urte horietan barna, hamarka eta hamarka musikari izan dira bandako kide. Mendeurrenaren urteko lehenengo kontzertu honetan, bandak horiek guztiak ekarri nahi ditu gogora, eta horretarako La Pamplonesaren musika-ibilbidean adierazgarriak izan diren obretan oinarritutako programa prestatu du. Horretaz gain, bakarlari eta bandarako bi obra joko ditu, La Pamplonesako kide ohiek interpretatuta.

OTSAILAREN 9A, LARUNBATA. 20:00
BANDARAKO JATORRIZKO MUSIKA
ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

Etorkizunean musikari profesionalak izanen direnei prestakuntza ematea da La Pamplonesaren helburuetako bat. Urteko zikloaren bigarren kontzertuan Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko ikasleekin ariko dira. Oso programa erakargarria izanen da, Hardy Mertens, Franco Cesarini, James Barnes eta halako egileen bandarako lehen mailako obra originalak joko baitituzte. Eta Fanfarria para el Centenario obraren erabateko estreinaldia, bandak J. Vicent Egea zuzendariari enkargatutako lana.

OTSAILAREN 17A, IGANDEA. 12:00
CERVANTES ETA TURRILLAS
ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

Kontzertu berezi honetan La Pamplonesaren historiako bi protagonisten obrak entzunen ditugu. Silvanio Cervantes jauna bandaren sortzaileetako bat izan zen, eta lehenengo zuzendaria. Konpositore bezala gutxiago ezagutzen bada ere, bandaren lehen errepertorioaren parte handi bat sortu zuen, batez ere musika herrikoia eta dantzarako musika. Bestalde, Manuel Turrillas jauna bandako kide izan zen 50 urtez, eta gaur egun hiriaren eta bertako jaien parte diren obra asko sortu zituen. Bi egile horien obra ezagutzeko aukera ona, beraz, La Pamplonesak lehenengo 100 urteak betetzen dituen urte honetan.

MARTXOAREN 16A, LARUNBATA. 20:00
THE BEAT-LESS
ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

Aurreko denboraldi batzuetan ere arrakasta handiz egin izan den bezala, La Pamplonesak omenaldia eginen dio historiako musika-talde garrantzitsuenetako bati –edo garrantzitsuenari–. Horretarako, The Beat-Less bertako bandaren laguntza izanen du, eta harekin denboran barna eramanen gaitu taldearen kantu nagusietako batzuk entzutera, hala talderako bertsioan bakarrik nola denak elkarrekin.

MARTXOAREN 31, IGANDEA. 12:00.
“DIAGHILEVEN BALLET ERRUSIARRAK”
ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

La Pamplonesaren proiektu pedagogikoaren barnean, oraingo honetan Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleak izanen ditugu bandako musikariekin atrila partekatzen. Horrela, formatu handiagoko obrak interpretatu daitezke, bestak beste Sergei Diaghileven Ballet Errusiarrekin lotutakoak. Ballet honek musikaren historiako obra garrantzitsuenetako batzuk estreinatu zituen, besteak beste Stravinskyren Suzko txoria eta Manuel de Fallaren El sombrero de tres picos; azken horri dagokionez 100 urte betetzen dira Londresen estreinatu zenetik. La Pamplonesak aurten betetzen duen adin bera, alegia.

APIRILAREN 14A, IGANDEA. 12:00
POP-ROCKA (JOAQUIN MAYAREKIN ELKARLANEAN)
ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

2001. urtetik aurrera, La Pamplonesa elkarlanean aritzen da Iruñeko Joaquín Maya Musika Eskolarekin, eta beti gai bereziren bat lantzen dute. Oraingo honetan pop-rocka izanen da gaia, eta, beraz, aukera izanen dugu entzuteko, besteak beste, Mecano eta ABBA taldeen eta Elvis Presley bakarlariaren tema klasikoenak. Bandarako musikara hurbiltzeko modu ona da hala publikoarentzat nola Eskola horretako gazteentzat –eta horren gazte ez direnentzat–.

MAIATZAREN 5A, IGANDEA. 12:00 ETA 19:00
GIZARTE ELKARTEEKIN ELKARLANEAN
ZUZENDARIA: JESUS GARISOAIN

La Pamplonesak sentiberatasun handia du edozein motatako jarduera artistikok lekua duen gizarte arloko proiektuekiko. Horregatik eginen da kontzertu hau, eta bertan lau Elkartek bertako kideen gaitasunak erakutsiko dituzte bandarekin batera, zenbait ikuspuntutatik: poesiarena, dantzarena, koru-musikarena eta instrumentu-musikarena. Halako kontzertuak arrakasta handia izan zuen lehenengo aldiz egin zutenean 2016an, eta orain berriz eginen da bandarentzat horren garrantzitsua den mendeurrenaren urte honetan.

—————————————————————————————————————————————————–

MAIATZAREN 18A, LARUNBATA. 20:00. IFOB IRUÑA. 100 musika-urte ospatuz (Jaialdiaren aurreko kontzertua)
JAZZAREN ERAGINAK
ZUZENDARIA: J. VICENT EGEA

Azken urteotan, jazza izan da La Pamplonesak gustukoen izan duen musika-generoetako bat. Oraingo honetan estilo horretara hurbilduko da bandarako obra originalen zein errepertorio sinfonikoaren egokitzapenen bidez, jazzaren iturrietatik edan dutenak eta neurri batean edo bestean jazzaren eragina erakusten dutenak. Eta bandarako kontzertuetan ohikoa denez, lehenengo aldiz interpretatuko den obraren bat ere joko dute, entzuleen belarrietara gaur egungo obrarik modernoenak helarazteko interesak bultzatuta.

___________________________________________________________________________________

IFOB IRUÑA. 100 musika-urte ospatuz. 2019ko EKAINAK 12 – 16

Musika-jaialdi aitzindaria Espainian, La Pamplonesa Musika Bandaren mendeurrena ospatzeko, non mundu osoko bandak elkartuko baitira elkarrekin gozatzeko maite duten hori. Iruñeko kale eta aretoak zenbait herrialdetako erritmoekin bat ibiliko dira ahantzezin izanen dugun hitzordu honetan. Kontzertu bakoitzak 7 balio du, baina zenbait kontzertutarako abonamenduak eros daitezke: 4 kontzertutarako abonamendua: 22 €.

Jazzaren eraginak. La Pamplonesa musika-banda. (Jaialdiaren aurreko kontzertua)
Maiatzak 18, larunbata. 20:00
Bakarlaria: Julien Beaudiment. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

Danzar al viento. Bilboko Udal Banda
Ekainak 12, asteazkena. 20:00
Klarinete-bakarlaria: José Franch. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana.

Músicas de raíz. Bartzelonako Udal Banda
Ekainak 16, igandea. 12:00
Tronpeta-bakarlaria: Pacho Flores. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana.

Dax avex sax. Harmonie La Nèhe (Dax, Frantzia)
Ekainak 16, igandea. 18:00
Saxofoi-bakarlaria: Jean-Yves Fourmeau. Zuzendaria: Jean Diron.