Imagen de La Pamplonesa en el Gayarre


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Gayarre Antzokia

HASIERA-DATA

18/05/2019

AMAIERA-DATA

18/05/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

www.teatrogayarre.com eta Gayarren Antzokia Lehiatilan

Zenbatekoa

4 €

ARGIBIDE GEHIAGO

La Pamplonesa Musika Bandak  IFOB IRUÑA JAIALDIA: 100 musika-urte ospatuz abiatuko du  Gayarren Antzokian, maiatzaren 18an, larunbatarekin. Musika-jaialdi aitzindaria Espainian, La Pamplonesa Musika Bandaren mendeurrena ospatzeko, non mundu osoko bandak elkartuko baitira elkarrekin gozatzeko maite duten hori. Iruñeko kale eta aretoak zenbait herrialdetako erritmoekin bat ibiliko dira ahantzezin izanen dugun hitzordu honetan.

La Pamplonesa Bandak Jaialdiaren aurreko kontzertua eskainiko du maiatzaren 18a, larunbatarekin, 20:00etan. ‘JAZZAREN ERAGINAK’ (Bakarlaria: Julien Beaudiment. Zuzendaria: J. Vicent Egea). Azken urteotan, jazza izan da La Pamplonesak gustukoen izan duen musika-generoetako bat. Oraingo honetan estilo horretara hurbilduko da bandarako obra originalen zein errepertorio sinfonikoaren egokitzapenen bidez, jazzaren iturrietatik edan dutenak eta neurri batean edo bestean jazzaren eragina erakusten dutenak. Eta bandarako kontzertuetan ohikoa denez, lehenengo aldiz interpretatuko den obraren bat ere joko dute, entzuleen belarrietara gaur egungo obrarik modernoenak helarazteko interesak bultzatuta.

Kontzertu bakoitzak 7 balio du, baina zenbait kontzertutarako abonamenduak eros daitezke: 4 kontzertutarako abonamendua: 22 €. Sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com).

IFOB IRUÑA. 100 musika-urte ospatuz. 2019ko.

Musika-jaialdi aitzindaria Espainian, La Pamplonesa Musika Bandaren mendeurrena ospatzeko, non mundu osoko bandak elkartuko baitira elkarrekin gozatzeko maite duten hori. Iruñeko kale eta aretoak zenbait herrialdetako erritmoekin bat ibiliko dira ahantzezin izanen dugun hitzordu honetan. Kontzertu bakoitzak 7 balio du, baina zenbait kontzertutarako abonamenduak eros daitezke: 4 kontzertutarako abonamendua: 22 €.  Sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com).

Jazzaren eraginak. La Pamplonesa musika-banda. (Jaialdiaren aurreko kontzertua)
Maiatzak 18, larunbata. 20:00
Bakarlaria: Julien Beaudiment. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

Danzar al viento. Bilboko Udal Banda
Ekainak 12, asteazkena. 20:00
Klarinete-bakarlaria: José Franch. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana.

Músicas de raíz. Bartzelonako Udal Banda
Ekainak 16, igandea. 12:00
Tronpeta-bakarlaria: Pacho Flores. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana.

Dax avex sax. Harmonie La Nèhe (Dax, Frantzia)
Ekainak 16, igandea. 18:00
Saxofoi-bakarlaria: Jean-Yves Fourmeau. Zuzendaria: Jean Diron.