ROTXAPEA_Talleres_plisti_plasta


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Maiteminduen parkea

HASIERA-DATA

22/08/2019

AMAIERA-DATA

22/08/2019

ORDUTEGIA

17:00

ARGIBIDE GEHIAGO

JOLAS NATURALAK, Maiteminduen parkea, abuztuak 22, 17:00-20:00, izango dira, Arrotxapea Ekinean programa barruan. PLISTI PLASTA. Jolas-lantegi honetan material desegituratua erabiliko dugu sormenaren garapena bultzatzeko eta haurren potentzialtasun guztiak garatzeko. Jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa eta eraikuntza-jolasa haurrak, udako arratsalde bitxi honetan gozatzen ikusteko. +2.

Abuztuaren 5etik irailaren 6ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak. Programa hau Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri eta Milagrosako auzoetan egongo da. Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

PROGRAMA

ARROTXAPEA EKINEAN. HURRENGO IKUSKIZUNAK

LA MÁQUINA Y YO MAKINA ETA BIOK. Irailak 5. 19:00-19:45
DAVID ALMAZÁN. Makina arraro baten eta pertsona xume baten arteko harreman bitxia kontatuko digute keinu bidez. Pertsona hori sortzailea da, eta makinak, berriz, gauzak eraldatzen ditu; pertsona xehetasunzalea da; makinak, berriz, handira jotzen du. Nork edo zerk harrituko gaitu gehien?

BAT NIGHT: SAGUZAR GAUA. Irailak 5. 19:00-22:00
Juslarrocha Civivoxean eta San Pedro zubiaren inguruko naturan. Ilunabarreko gidatutako paseoa familian. Saguzarrei behatu eta entzunen diegu beren habitat naturalean, ilunabarrean. Abiatu baino lehen, hitzaldi labur bat eta argazki- eta bideo-proiekzio bat izanen dira, animalia horien izaera hobeto ezagutzeko. JUAN TOMÁS ALCALDE, BIOLOGIAN DOKTOREA e IÑAKI MARTÍNEZ, INGURUMEN- HEZITZAILEA.  +9. 2 €. Aldez aurretik izena eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.
Gomendagarria oinetako erosoak eta eskuargia eramatea.