(Microsoft Word - D355ptico 2018-2019.doc)


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

San Frantzisko Liburutegi Publikoa

HASIERA-DATA

05/06/2019

AMAIERA-DATA

31/08/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Garapenaren aldeko Lankidetza zerbitzuak San Frantziskoko liburutegiko Latitudes irakurketa-klub berrirako leku kopurua handitu du, herritartasun globalari buruzko irakurgaiei bultzada ematea xede harturik. Heldu den urritik aitzina, bi talde bilduko dira San Frantziskoko liburutegi publikoan: taldeetako bat hilabete bakoitzeko bigarren asteko astelehenetan, eta bestea, asteazkenetan. Izena liburutegian bertan eman daiteke, aurrez aurre, bai eta 948 21 05 24 telefonoan zein biblisfr@navarra.esn helbidean ere.

Latitudesek mundu horretarako leihoak zabaldu nahi ditu, horrantz burua agertu eta beste txoko batzuetako gizon-emakumeen istorio, gatazka, zailtasun eta bizitzetara gerturatu. Azken bederatzi hilabete hauetan klubaren 20 taldekideak hilean behin elkartu dira, mundu globalaren egungo arazoak islatzen dituzten testuak ardatz hartuta. Hilabete horien ostean, klubak erabaki du parte-hartzea handitzea eta 20 laguneko bigarren talde bat sortzea. Talde horretan sartzeko, datorren astetik aurrera aurkezten ahalko da eskabidea, San Frantziskoko liburutegian.

Gune hau Iruñeko Udalaren Garapenaren aldeko Nazioarteko Programaren ekimenez bultzatu da, eta xede du herritartasun globalaren gainean hausnartzeko gune bat sortzea, Ipar-Hego harremanetan justizia globalarekin bat datozen irizpideak ezartzeari begira.

“Latitudes” irakurketa-kluba
Ikasturte honetan askotariko generoak landu dira, eleberria, komikia, saiakera eta olerkia barne, eta saioetan Australia, Ginea, Nikaragua, Afganistan eta Kolonbiako egileen lanak izan dituzte hizketagai. Ikasturte berrian, komikiei eta kazetaritza-kronikei ere helduko zaie, besteak beste, eta gai hauei: emigrazioa, errefuxiatuak eta Afrika, Latinoamerika eta Asiako eremu geografiko jakin batzuk. Hauxek dira datorren hilabeteei begira eskuartean dituzten egileak: Khaled Hosseini, Phillipe Claudel, Ángeles Mastretta, Fatou Diome, Mariane Satrapi, Yaa Gyasi, Amin Maalouf eta Karlos Zurutuza.