EXPO_MaiteCanto


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Bolborategia

HASIERA-DATA

31/07/2019

AMAIERA-DATA

15/09/2019

ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

Maite Cantoren ‘Nest (Habia)‘ erakusketa Ziudadelako Bolborategian egongo da ikusgai, uztailaren 31tik irailaren 15era, asteartetik ostiralera (18:30 – 21:00). Larunbatetan: 12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00 – 14:00. Astelehenetan itxita egongo da.

Nest-ek nork bere inguruan sortzen dituen mundu txikiak zedarritzen ditu: familia, bikotea, lana, azturak…. Egunerokoak eta norberarenak, horrenbesteraino non askotan haien ahuleziak eta indarrak ikusezinak baitzaizkigu. ‘Nest (Habia)‘ pertsonen arteko loturak dira, nolabaiteko indar-sarea, mundua benetan mugitu eta eraldatzen duen keinuaren bidez helarazia.
Kolore-uholdeak guztiari indarra helarazten dio. Artelanak –gehien bat kolore bakarrekoak– irudien eta mugimenduaren ahalmena agerian uzten du, haien bidez, ikusizko keinuek bezala, benetako sentimenduak helaraztera bideratuta.

‘Nest (Habia)’: erretxinak, erretxina ekologikoak eta beira-zuntz mota ezberdinak behatzen emandako bi urte baino gehiagoko sormen-prozesuaren emaitza da. Sormen-prozesu honekin batera, eta askeago, Shield (Ezkutua) sortu zen. Shield (Ezkutua): areriotasunetik, beldurretatik, minetik… babesteko sortzen dugun edozer da. Esanahia axola gabe, kolorea eta egiturak nahasten dira, horiek organikoagoak izan daitezen. Bukatu gabeak, desegituratuak… dirudite, eta hortxe dago haien edertasuna.