Javier_Arbizu_Mapamundistas2019


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Iruñan, Uhartean eta Atarrabian

HASIERA-DATA

26/09/2019

AMAIERA-DATA

22/10/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

MAPAMUNDISTAS 2019 programaren baitan artistekin topaketak, erakusketak, zinema proiekzioak eta lantegiak izanen dira. Programa hau irailaren 26etik urriaren 22ra  garatuko da Iruñean (Ziudadelan, Iturramako Civivoxan, NUPen eta Nafarroako Museoan), Uharten eta Atarrabian. 2019ko MAPAMUNDISTAS proiektuak ‘Zerkalo’ (ISPILUA) Andrei Tarkovski-ren filma hautatzen du hitzordutzat, eta ispiluaren metafora maileguan hartu, nork bere baitan begiratzeko ariketa proposatzearren. 2019ko MAPAMUNDISTAS proiektuak  banakako bost erakusketa, lau zinemaren proiekzioa, argazki lantegia eta bi artistekin topaketa aurkeztuko ditu, berriro zuzendari errusiarraren kezketako batzuk azaltzen dituztenak. Komisarioa Alexandra Baurés (La Caracola Elkartea).

Tarkovskik familiaren laguna zen “Leva osabaren” argazkietara jo zuen, horrela, jaio zen etxea berreraikitzeko; eta horixe da filmaren ardatza. Toki horretan gertatzen zen amets errepikakor batetik ihes egiteko sortu zuela kontatzen zuen. Era berean, Concha Martínez Barretok familia-albuma erabili zuen oroimen-ariketa marrazkigintzara eramateko. Andrés Galeanok ere familia-albumarekin egin zuen lan, baina ez berearekin. Argazkilari ezezagun batzuen irudi-artxibo handia osatzen eman du denbora luzea. Artxibo horretatik ateratzen du lanaren lehengaia, oraingoan, ispiluak irudiak eraikitzeko duen eragina ardatz hartuta. Roger Omar, bestalde, ametsen ahalmen iradokitzaileaz jabetzen da. Horregatik, hogei urte eman ditu haurren ametsak biltzen. Atarrabiako Pilategian, han egindako ametsen egunerokoak eta irudikapenak aurkeztuko ditu.

Julie Chaffort-en film laburretan natura zeharo nagusi da, Ispiluan bezala. Natura hori, baina, ez da oroitutakoa eta idealizatutakoa, gizakiak zeharkatutako agertokia baizik. Javier Arbizuk, bestalde, gizakia mundukoa dela arakatzen du materiaren bidez, eta eskulturetan irudikatzen duen deseraikitako gorputzak harri eta burdinarekin bat egiten du. Erakusketez gain, 2019ko MAPAMUNDISTAS proiektuak, aldi berean, egile-zinemaren zikloa ere eskainiko du, gizakien inguruan ehuntzen diren lokarriei so. Etxola bat eta txakur bat hortxe, horrela hasi eta bukatuko da zikloa, gizakien arteko harremanez gain, tokiekiko zein beste izaki batzuekiko loturei ere behatuko baitzaie.

MAPAMUNDITARRAK 2019

Andrés Galeano
Einmal ist keinmal (Behin, ez da zenbatzen)
NUP / Sario eraikina, Iruña: irailaren 6tik urriaren 27ra

Roger Omar
Sagutxoak salbatzea. Atarrabiako haur eta helduen ametsak
PILATEGIA, Atarrabia: irailaren 14tik urriaren 27ra

Javier Arbizu
Zorrotz
ZIUDADELA / Labea, Iruña: irailaren 26tik urriaren 27ra

Julie Chaffort
Hunt (Ehiza); De l’autre côté (Beste aldean); Les montagnes noires (Mendi beltzak); La barque silencieuse (Txalupa isila)
ZIUDADELA / Mistoen eraikineko 1. solairua, Iruña: irailaren 26tik urriaren 27ra

Concha Martínez Barreto
Izenak; Biografia; Ni hemen egon nintzen; Munduaren jatorria
ZIUDADELA / Mistoen eraikineko 1. solairua, Iruña: irailaren 26tik urriaren 27ra

Zinema

Zerrumpeltz Herz (Txorien biltzarra)
Timm Kröger, 2014
Alemania, 1 h 22 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 1, asteartea. 19:30

La jalousie (Jelosia)
Philippe Garrel, 2013
Frantzia, 1h 17 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 8, asteartea. 19:30

Wallay
Berni Goldblat, 2016
Frantzia, 1h 24 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 15, asteartea. 19:30

Louise en hiver (Louise neguan)
Jean-François Laguionie, 2016
Frantzia, 1h 15 min.
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña: Urriak 22, asteartea. 19:30

Institut Français eta Goethe Institut institutuei esker egin da ziklo hau.
Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, proiekzioa hasi baino ordubete lehenagotik aurrera. Bi sarrera pertsonako, lekuak bete arte.

Argazki-espekulazioak

Andrés Galeanoren lantegia
NAFARROAKO MUSEOA
Urriak 5 eta 6, larunbata eta igandea, 11:00 – 14.00
Lantegiaren xedea da ispiluaren eta argazkiaren arteko lotura estua miatzea, hala teoriatik nola praktikatik. Larunbateko saioan, Andrés Galeanok irudiaren historian barnako ibilbidea egingo du, eta geldialdia, ispiluak prozedura fotografikoetan duen zeregina eta haren erabilerak aztertzeko, dagerrotipotik hasi eta gaur egungo selfieak. Saioa irudiz hornitzeko, Lydya Anoz argazkilariaren erakusketa bisitatutako da, Museoan.
Prezioa: 10 euro. Izen-ematea: Leku kopurua mugatua da; gehienez ere 20 pertsona. Izen-ematea eta ordainketa irailaren 3tik 29ra egin behar da, dirutan, Nafarroako Museoko txarteldegian, jendaurreko ordutegian.

TOPAKETAK ARTISTEKIN

Irailaren 26an, ostegunarekin, 19:00etan, 2019ko MAPAMUNDISTASen inaugurazioaren karietara, Ziudadelako erakusketak Javier Arbizu eta Julie Chaffort-ekin bisitatuko ditugu.

Urriaren 4an, ostiralarekin, 19:00etan, Andrés Galeanorekin mintzatuko gara NUPeko Sario eraikinean daukan instalazioaren aurrean.

KATALOGOA

http://www.mapamundistas.com/eu/wp-content/uploads/2019/09/Guía_Mapamundistas_2019_web.pdf