MARIJOSE RECALDE_CARTEL_2019


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Ziudadelan Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

17/03/2019

AMAIERA-DATA

17/03/2019

ORDUTEGIA

12:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Mistoen eraikineak Marijose Recalde artistarekin topaketa hartuko du ‘Encuentros por afinidades – Kidetasun topaketak’ erakusketaren barruan, martxoaren 17an, igandearekin, 12:00etan.

Marijose Recalde artistaren ‘Encuentros por afinidades – Kidetasun topaketak’ erakusketa Ziudadelan izango da, Mistoen eraikinean (beheko solairuan), 2019ko urtarrilaren 25etik martxoaren 17a arte. Erakusketa Hiriartea-Ziudadela proiektuaren barruan kokatzen da.

Erakusketak Marijose Recalderen azken proiektua jartzen du ikusgai, eta bertan artista-taldeen zenbait lan biltzen dira, horiekin lan egin baitu, erretratuak elkartrukatuz. Artistak erretratatzen dituzten artistak. Erakusketaren egileak diziplina ezberdinetako sortzaileak hautatu ditu arreta handiz, jada 2000an aurkeztu zuen proiektuaren bigarren atala burutzeko. Orduan, erretratu guztiak margolanetan egin ziren. Aurrekoaren aldean, teknika, hain zuzen ere, bestelakoa da, Marijosek artistak dagozkien teknika-moten arabera sailkatu baititu, “artistak etiketatu behar ez direla aintzat hartuta ere, gaur teknika bat landu arren, gero beste batez esperimentatuko dutelako”, egileak aipatzen duenez. Bildumak artista-taldeak irudikatzen dituzten hogei bat lan ditu. Koadro bakoitza diziplina ezberdin batean dago, dela xilografia edo collage, dela eskultura, marrazkia edo mihiztadura.

Historian zehar, hainbat artistak beste artista batzuk erretratatu dituzte. Modigliani-k Soutine, Manet-ek Monet, Warhol-ek Beuys, Gauguin-ek eta Toulouse Lautrec-ek Van Gogh, eta berriki, Pérez Villaltak belaunaldiko zenbait kide erretratatu zituen. Gauguin-ek Bernard-en erretratua duen auto-erretratu bat margotzen du, eta aldi berean, Bernard-ek berdin egiten du Gauguin-ekin. Hauxe izan zuen abiapuntu Recalderen proiektuak.