MontseBorda


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Labea

HASIERA-DATA

08/03/2019

AMAIERA-DATA

28/04/2019

ORDUTEGIA

asteartetik ostiralera, 18:00-20:30, larunbatak, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta igandeak, 12:00-14:00.

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Labeak  Arte – industria  Montse Borda artistaren erakusketa hartuko du, martxoaren 8tik  apirilaren 28ra. Erakusketa hau ikusgai izango da, ordutegian: asteartetik ostiralera, 18:00-20:30, larunbatak, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30, eta igandeak, 12:00-14:00.

Pintzel lehorreko teknikaz egindako zortzi lanek osatzen dute Ziudadelako Labea erakusketa-aretoan dagoen Arte – industria erakusketa. Montse Borda Olagüe artista iruindarrak sortutako erakusketaren bereizgarria da lantegietako makinek berek sortzen duten koipea erabili duela zer eta gai industriala jorratzen duten lanak egiteko pigmentu gisa.

Fabrikatutako pieza desberdinak, errepikaturik, industria-ekoizpenean, edo lantokietan deskargatzen diren paletak bezala; horixe islatzen du zortzi lanez osatutako sailak, nolabaiteko erritmoa sortuz. Makina bat garbitu ostean hasi zen dena: zorua ez zikintzeko erabiltzen zituen kartoiak erabili zituen, eta olioz blaitutako trapuez eta brotxez margotzen hasi zen. Koipeak, pintzel lehorreko teknikaren bidez, bide ematen du tonuz tonu joateko, geruzaz geruza, batetik bestera, lausodura eder eta hauskorrak sortzea lortu arte, sakontasun artegagarria eragiten duten ilunak erdietsiz.
Pintzel lehorreko teknikaren gaineko ikerketaz Bordak industria-jardunaren eta bere sormen-prozesu artistikoaren arteko lotura egitea lortzen du. Itxuraz doilorra den osagaia, hots, makinak garbitzen dituen koipea, duin bihurtu eta iraultzen du, pigmentu gisa erabilita marrazki sorta batean aplikatzeko. Koipe hori garbitu eta jaso behar duen lekua osatzen duten industria-paisaiaren, gauzen eta makinen barne-ikuspegi pertsonala eskaintzen da haietan. Eta aldi berean, artearekiko, industriarekin duen loturarekiko elkarrizketa zintzoa ezartzea lortzen du, prozesua bera bezala gizarte- eta ekonomia-testuinguru batean garatzen dena.
Montse Bordak hizkuntza poetikoa bihurtzen du jarduera mekaniko hutsa, eta erakusketa bisitatzen duten ikusleei industria-paisaia helarazten die, koipea bezalako industria-hondakinaren eta bere lanaren edertasun eta isiltasunaren arteko dualtasunaren ikuspegi kritiko eta analitikotik. Sormen-prozesua lotuta dago, bere osotasunean, “orban” edo aztarna horri poesia estetikoa emateko etengabeko bilaketan aritu beharrari; eta hori bere lanetara eramaten du ikusleek berraurkitu dezaten, eta sormen-esperientzia sotilaz duindu dezaten.

Montsa Bordaren biografia
Montse Borda Olagüe (Iruña, 1961) Iruñeko Arte eta Lanbide eskolan prestatu zen, zeramika, marrazketa eta pinturako zenbait ikastaro eta monografikoen bidez. Harrizko eskulturan (hargintza) ere prestakuntza jaso zuen Iruñeko Ziudadelan egindako lantegi batean, eta eskulturan eta pinturan, Donostiako Artelekun, Sergio Aguilar eta Isabel Baquedanoren eskutik, hurrenez hurren.
Oraingoa Bordak Ziudadelan erakusten duen seigarren aldia izango da. Lehen lau erakusketetan (1987, 1990, 1993 eta 2013) talde-erakusketetan parte hartu zuen. 2014an lehen aldiz egin zuen banakako erakusketa, Labean: Ellas miran, adin eta kultura ezberdinetako emakumeen hamar erretratuz osatua, haien begiradaren indarra guztien bereizgarri. Ibilbide artistikoan zehar beste gune eta udalerrietan egindako hainbat talde-erakusketatan parte hartu du, hala nola Iruñeko Gaztediaren Etxean, Donostiako Artelekun, Zizur Nagusiko Kultur Etxean, Atarrabiakoan eta Iruñeko planetarioan.