23.08.2019-Noches de cine-Tres anuncios en las afueras


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iruñeko parkeak

HASIERA-DATA

23/08/2019

AMAIERA-DATA

23/08/2019

ORDUTEGIA

22:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan


ARGIBIDE GEHIAGO

FELISA MUNARRIZ Plazak TRES ANUNCIOS EN LAS AFUERAS  filmaren proiekzioa hartuko du. Abuztuak 23, ostirala. 22:00. Martin McDonagh. AEB. 2018. 115’. Drama. Ez da gomendagarria 16 urtetik behekoentzat. Sariak: 2 Oscar 2017 (Emakumezko aktorerik eta bigarren mailako gizonezko aktorerik onena). Mildred Hayesek (Frances McDormand) 50 urte ditu, eta alaba nerabea hil eta bortxatu dute. Bere kasa hasiko da herriko (Ebbing) poliziaren aurkako borrokan, bere iritziz poliziek ez baitute nahikoa egiten kasua argitzeko eta justizia egiteko. Lehenik eta behin, publizitate- hesiak kontratatuko ditu, egoera salatzeko eta William Willoughby polizia-burua (Woody Harrelson) poliziaren pasibotasunaren arduradun nagusitzat jotzeko. Zinema Gauak programa.

Civivoxetako udako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da. Zinema-gauak programa eta beste musika eta antzerkiko jarduerak kalera aterako diren emanaldien artean daude. Ikuskizun guztiak doan izango dira. Udako 20 gautan egongo dira zinema-emanaldiak, uztailaren 29tik abuzturen 30era, 22:00etan, hamar leku hauetan: Etxabakoitzko parkea, Iturramako bulebarra, Arriurdiñeta plaza (Txantrea), Felisa Munarriz plaza (Milagrosa), Gortari Doktorearen plaza (Sanduzelai), Mendillorriko Aintzirako parkea, Maiteminduen parkea (Arrotxapea), Yamaguchi parkea, eta San Frantzisko plaza.

BUZTINTXURI PASEALEKUA

Abuztuak 7,  asteazkena. 22:00. COCO. Lee Unkrich. AEB. 2017. 106’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. Sariak: 2 Oscar 2017 (Animaziorik onena film luzeetan eta abestirik onena). Miguel gaztearen ametsa musikaren munduan mito bihurtzea da, gurasoek debekatu badiote ere. Grinak bultzaturik, “Hildakoen Lurraldean” barneratuko da bere familiaren egiazko ondarea ezagutzeko.

Abuztuak 28,  asteazkena. 22:00. CARS 3. Brian Fee. AEB. 2017. 102’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. Lasterkari oso azkarren belaunaldi berri bat ikusirik, zeharo harrituta dabil Rayo McQueen ospetsua, eta bat- batean, baztertua gelditu da bihotzez maite duen kirolean. Berriz ere lasterketetan hasteko, Cruz Ramírez lasterketa- mekanikari gaztearen laguntza beharko du. Mutilak bere plana dauka irabazteko, bai eta jadanik hilik dagoen Hudson Hornet izugarriaren inspirazioa ere, eta ezusteko bi bira ere bai. Eta sailkapeneko 95.a inola ere garaitua ez dagoela frogatzeko, txapeldunak bere balioa probatu beharko du Piston Kopako zirkuitu handian!

SAN FRANTZISKO PLAZA

Abuztuak 16,  ostirala. 22:00.HANDIA (EUSKARAZ). Aitor Arregi, Jon Garaño. Espainia. 2017. 114’. Drama. Ez da gomendagarria 12 urtetik behekoentzat. Sariak: 10 Goya 2017. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izanen duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Abuztuak 30,  ostirala. 22:00.CAMPEONES. Javier Fesser. Espainia. 2018. 124’. Komedia. Jende guztiarentzat egokia. Sariak: 3 Goya 2018 (Filmik onena, aktore berri onena eta abestirik onena). Marco saskibaloi-entrenatzaile profesionala da. Behin batean, krisi pertsonal batek jota dagoela, desgaitasun intelektuala duten jokalariek osatutako talde bat hasiko da entrenatzen. Hasieran arazo dena ikasbide gertatuko da bizitzan.

ETXABAKOIZKO PARKEA

Uztailak 29,  osteguna. 22:00. PETER RABBIT. Will Gluck. AEB. 2018. 94’. Animazioa-komedia familiarra. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere.
Beatrix Potter idazlearen ipuin klasikoaren egokitzapena da. Untxi erreboltari eta arras bihurri bat baserritar baten baratzeaz jabetzen saiatuko da.

Abuztuak 2,  ostirala. 22:00. FERDINAND. Carlos Saldanha.AEB. 2017. 108’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. Asmo txarrik gabeko zezenkoa da Ferdinand. Salto egin, arnasoska aritu eta oldartu baino, zuhaizpean atseden hartu eta loreen usainarekin gozatzea maite du. Hazi eta indartu eginen da, baina beti bezain zezen otzana izanen da. Behin batean, ganaduzale talde bat zezen handi, azkar eta suharrenaren bila etorriko da, eta Ferdinand aukeratuko dute Madrilgo zezenketetan parte hartu dezan.

ITURRAMAKO BULEBARRA

Abuztuak 5,  astelehena. 22:00. MAMMA MÍA! UNA Y OTRA VEZ. Komedia musikala. Jende guztiarentzat egokia. Dena hasi zen uda hartara eramanen gaitu filmak. Izan ere, “Mamma mia!” filmeko protagonistek ederki kontatuko digute zer gertatu zen uda liluragarri hartan, hau da, Sophieren hiru balizko aiten istorioa hasi zen uda hartan.

Abuztuak 19, astelehena. 22:00. MI QUERIDA COFRADÍA. Marta Díaz. Espainia. 2018. 87’. Komedia. Jende guztiarentzat egokia. Carmenek 30 urte baino gehiago daramatza buru-belarri lanean bere herriko ermandadearen alde. Amets bat du, ermandadeko ahizpa nagusia izatea. Baina hori utopiko samarra da, gaur egun batez ere gizonak baitira nagusi horrelako ekimenetan. Ignacio aukeratuko dute anaia nagusi, bozketa bidez. Zoritxarreko ezbehar baten ondotik, Carmenek Ignacio konorte gabe utzi eta bere etxean ezkutatu beharko du. Dena are gehiago nahasiko da, Carmenen alabak senarrarekin (herriko alkatearekin) eztabaida egitean, alabak amarenera itzultzea erabakiko baitu.

MENDILLORRIKO LAKUA

Uztailak 31,  asteazkena. 22:00. HARPETARRA (EUSKARAZ). Nick Park. Erresuma Batua. 2018. 88’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. “Wallace y Gromit” filma sortu zutenen lan berria da. Dug harpetarrak eta bere adiskide Urde basurdeak tribua batuko dute Lord Nooth etsai gaiztoaren aurka, bai eta haren Brontze Aroko hiriaren aurka ere, etxea salbatze aldera. Bidenabar, harpetarrei futbolean erakutsiko die.

Abuztuak 21,  asteazkena. 22:00. JUMANJI. BIENVENIDOS A LA JUNGLA.  Jake Kasdan. AEB. 2017.119’. Abenturak. Ez da gomendagarria 7 urtetik behekoentzat.
Bideojoko batek lau nerabe xurgatuko ditu, eta pertsonaia arketipikoen avatar bihurtuko dira. Han makina bat abentura biziko dituzte, baina aldi berean, handik ateratzen saiatuko dira beren mundura itzultzeko.

MILAGROSA. FELISA MUNÁRRIZ PLAZA

Abuztuak 9,  ostirala. 22:00. LA FORMA DEL AGUA. Guillermo del Toro. AEB. 2018. 123’. Drama-fantasiazkoa. Ez da gomendagarria 12 urtetik behekoentzat.
Sariak: 4 Oscar 2017 (Filmik, zuzendaririk, musikarik eta ekoizpen- diseinurik onena). Goi-segurtasuneko laborategi misteriotsu batean, Gerra Hotzaren garaian, ohi ez bezalako konexioa gertatu da itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi munduren artean. Elisa (Sally Hawkins) bakartia laborategiko garbitzailea da, eta haren bizitza goitik behera aldatuko da sekretutzat sailkatuta dagoen esperimentu bat aurkitzen duenean: giltzapean dagoen gizon anfibio bat (Doug Jones).

ARROTXAPEA. MAITEMINDUEN PARKEA

Abuztuak 8,  osteguna. 22:00. PADDINGTON 2 (EUSKARAZ). Paul King. Erresuma Batua. 2017. 104’. Komedia familiarra. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. Londresen guztiz integratuta dago Paddington hartza, Brown familiaren etxean. Windsor Gardens komunitatean oso ezaguna da, gainera. Izeba Lucyk 100 urte beteko ditu, eta izebari liburu eder bat oparitu egin nahiko dio: Mr. Gruberren antigoaleko gauzen dendako pop- up liburu miresgarri bat. Liburua erosi ahal izateko, Paddingtonek lan arraroak egitea erabakiko du. Dena korapilatuko da, ordea, liburua lapurtzen diotenean.

Abuztuak 22,  osteguna. 22:00. HOTEL TRANSILVANIA 3. Genny Tartakovsky. AEB. 2018. 97’. Animazioa. Mr. Gruber. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere.
Gure munstro-familia kuttunena luxuzko itsas bidaia batera joanen da, behingoagatik Drac-ek atsedena har dezan eta hoteleko langileei oporrak emateko. Drac-en lagun-taldearentzat bidaldi lasaia da. Munstroek, izan ere, itsas bidaiak eskaintzen dituen ekintza guztietan parte har dezakete, hots, munstroen boleibolean, txango exotikoetan, ilargipean kolorea hartzeko saioetan, etab. Baina amestutako oporrak amesgaizto bihurtuko dira, Mavis konturatu baita Drac Erickarekin maitemindu dela. Ericka itsasontziko kapitaina da eta munstroak suntsitu ditzakeen sekretu arriskutsua gordetzen du.

SANDUZELAI. GORTARI DOKTOREAREN PLAZA

Abuztuak 12,  astelehena. 22:00. LOS INCREÍBLES 2. Brad Bird. AEB. 2018. 117’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. “Sinestezinak” filmaren jarraipena. Helenek kanpaina bat gidatu beharko du superheroiak itzul daitezen. Bobek, berriz, bere bizimolde normala darama, Violet, Dash eta Jack-Jack umetxoarekin batera (haren super-botereak ezagutuko ditugu). Misioa pikutara joanen da, beste gaizto bat agertzen denean, asmo distiratsu bat baitu, eta dena dago arriskupean. Parr taldekoak, ordea, ez dira kikilduko, eta are gutxiago, Frozone alde dutenean.

Abuztuak 26,  astelehena. 22:00. ASTERIX ETA OBELIX: MAIESTATEAREN ZERBITZURA (EUSKARAZ). Laurent Tirard. Frantzia. 2012. 106’. Abenturazkoa-familiarra. Jende guztiarentzat egokia. Zesarrek konkista-gosea du. Legio entzutetsuen agintari, uharte bat inbaditzea erabaki du, mundu ezagunaren mugan: Britania herrialde misteriotsua. Garaipen azkarra eta erabatekoa izan du. Edo… ia erabatekoa. Britaniako herri txiki batekoek eutsi egin diote, baina indarrik gabe geratzen ari dira. Kordeliak, britoien erreginak, Ontorax ofizial leiala Galiara bidali du laguntza bila. Izan ere, han beste herri menderakaitz bat dago, erromatarrei eusteagatik oso ezaguna. Galiako herri hartan, Asterix eta Obelix lanpetuta daude: Luteziatik etorri da Gudurix, buruzagiaren iloba, eta hura zaindu behar dute. Buruzagiak gaztea prestatzeko agindua eman die; eta ez dute lan erraza izanen. Filmak “Asterix Bretainian” eta “Asterix eta normandoak”albumak izan ditu inspirazio-iturri.

TXANTREA. ARRIURDIÑETA PLAZA

Abuztuak 6,  asteartea. 22:00. SUPERAGENTE CANINO. Raja Gosnell. AEB. 2018. 92’. Komedia familiarra. Jende guztiarentzat egokia. Panda kume lapurtu bat erreskatatzeko saioak huts egin ondoren, Max txakur ofizialak (Rottweiler bakarti eta bizkor bat) Frank FBIko giza agentearekin lan egin beharko du lapurren hurrengo helburua trabatzeko: Las Vegasko txakur lehiaketa bat. Bi agenteak txakurren munduan sarturik ibiliko dira: pedikurak, botoxa, depilazio brasildarrak, suaren kontrako ahoak, urretan xaflatuak. Panda erreskatatuko badute, matxismoa alde batera utzi eta lankide giroan lan egiten ikasi beharko dute.

Abuztuak 20,  asteartea. 22:00. HURRAK ETA LAPURRAK 2. HELBURUA: PARKEA SALBATZEA (EUSKARAZ). Kanada. Cal Brunker. 2017. 91’. Animazioa. Jende guztiarentzat egokia; haurrentzat, batez ere. Surlyk eta haren lagunek Oakton Cityko alkatearen asmoa geldiarazi behar dute, alkateak haren etxea eraitsi eta atrakzio- parke bat eraiki nahi baitu.

YAMAGUCHI PARKEA

Abuztuak 13,  asteartea. 22:00. EL GRAN SHOWMAN. Michale Gracey. AEB. 2017. 104’. Musical. Jende guztiarentzat egokia. Phineas Taylor Barnum jaunari buruzko film biografikoa da (1810-1891). Zirku munduko enpresaburu estatubatuarrak “Ringling Bros. and Barnum & Bailey Circus” zirkua sortu zuen. “Lurreko ikuskizunik handiena” zela esaten zen.

Abuztuak 27,  ostirala. 22:00. LA TRIBU. Fernando Colomo. Espainia. 2018. 90’. Komedia. Ez da gomendagarria 7 urtetik behekoentzat. Virginia (Carmen Machi), lanbidez, garbitzailea, eta zaletasunez, “streetdancer”. Adopzioan emandako semea berreskuratu du, Fidel (Paco León), hots, dena galdu duen exekutiboa, oroimena barne. “Las Mamis” izeneko dantza-talde bitxiarekin batera, ama-semeak ikusiko dute odolean daramatela erritmoa, arras mundu ezberdinetatik badatoz ere.