INPRENTA


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Nafarroako Antzerki Eskola

HASIERA-DATA

13/04/2019

AMAIERA-DATA

13/04/2019

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Apirilaren 13an, 18:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolak hartuko du ´Mikaela Paela” antzezlana,  2018ko haurrendako euskarazko antzerki testuen lehiaketaren 1.saridunaren lana. Sarreren salmenta (6 euro) Nafarroako Antzerki Eskolako lehiatilan emanaldi hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

Egilea: Goizeder Iturain Aramendi. Zuzendaria: Irantzu del Valle. Aktoreak: Irantzu Sánchez, Garazi San Martín, Samuel Quel, Irati del Valle. Mikaela Paela antzezlan dinamikoa da, non gorputz-adierazpenak, musikak eta umoreak berebiziko garrantzia baitute. Bertan, haurtzaroko alegiazko mundua birsortzen da, bai pertsonaien eguneroko egoeretan bai beren barne-bizipenetako fantasia handiagoko testuinguruetan. Mikaela 7 urteko neskatoa da, eta lehen eskola-eguna du ikastetxe berrian. Ikasgelara iritsi eta berehala, egoera gatazkatsua sortu da Mikel ikaskidearekin, eta Mikaelak desegoki erantzun du horren aurrean. Antzezlanak aurrera egin ahala konturatuko da eltxo baten ziztada arraroagatik izan dela. Antidotoa aurkitzeko, Mikelak, bere adiskide Izarrekin batera, abentura fantastikoa biziko du baso magikoan, eta horrela lortuko du Mikelekin dituen desadostasunak konpontzea.  Sarrerak (6 euro) salmenta Nafarroako Antzerki Eskolako lehiatilan emanaldi hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.