LEGADO SARASATE- Fotografia musical


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Kondestable Civivoxa

HASIERA-DATA

20/09/2019

AMAIERA-DATA

20/09/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable civivoxak Pablo Sarasate 1880- 1990. Argazki musikal bat hartuko du. Zura Quartet y Beatriz Pomés (Hari-laukotea eta xirula). Irailak  20, 20:00, Kondestable Civivoxeko patioan. Pablo Sarasateren heriotzaren 111. urtemuga betetzen den egunean, Zura Quartetek eta Beatriz Pomések kontzertu bat eskainiko dute haren lanik ezagunenetako batzuk emateko.

1880ko eta 1890eko hamarkadak bereziki emankorrak izan ziren musikaren munduan, hainbat estetika musikal zeudelako. Ia XIX. mende osoan nagusi izan ondoren, Erromantizismoa protagonismoa hasi zen hartzen beste ildo batzuekin, hala nola nazionalismo musikalarekin eta inpresionismoarekin. Hain zuzen ere, hamarkada horietan kokatu beharra dago Pablo Sarasateren heldutasuna, bai bere lanean bai bere sormenean. Bada, ideia horri jarraiki, programak urte haietako argazki musikal bat ekarriko digu, Sarasatek bizi izandako errealitate musikalaren ikuspegi osoa eskaintzek asmoz. Programak musika-ildo guztietako lanak biltzeaz gain, Sarasateren sorkuntza- lanak konpositore garaikideen lanekin lotuko ditu.