Concurso_Autores_Noveles


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Catalina de Oscariz Arteko Eskolan

HASIERA-DATA

18/12/2018

AMAIERA-DATA

18/01/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketako narrazio laburreko zein olerkiko lehenengo sariak jaso ditu Nerea Baldak. Bertso-paperetan Eneko Fernández izan da irabazlea. Saridunen zerrendan Izaskun Etxeberria, Ohiane Zuberoa Garmendia, Koldo Azkune eta Joxe Aldasoro ere badaude, narrazio laburrean; Iosune de Goñi, Iñigo Lozano, Iban Garro eta Julio Soto, olerkian; eta Joanes Illarregi eta Esteban Arozena, bertso-paperetan.

Lehiaketan Udalak modalitate bakoitzeko hiru sari ezarri ditu: lehenengo sariek 2.500 euro jotzen dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarrenek, 500 euro. Gainera, 250 euroko lau aipamen ere badaude, edozein modalitatetan eman ahal zirenak. Bi narrazio laburrean eta beste bi olerkian eman dira.

25 idazlan jaso ziren; horietako 11, narrazioak; 8, olerkikoak; eta 6, bertso-paperak. Saritutako lan guztiak Iruñeko Udalak egin ohi duen argitalpenaren barne sartu ahalko dira.

Epaimahaiaren osaketa
Lanak baloratu dituen epaimahaiaren burua Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki izan da. Inés Castiella, Migel Ángel Asiain “Osio” eta Ainhoa Aranburu literaturan adituak izan dira epaimahaikide.

Iruñeko Udalak Egile berrientzako euskarazko XVIII. Literatur Lehiaketarako oinarriak argitaratu ditu , betiko poesia, narrazio eta bertso-paper modalitateekin. Lehiaketa Nafarroako zein Nafarroan helbideratutako egileei zuzentzen zaie. Lanak azaroaren 5a bitarte aurkez daitezke, Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) , erregistro osagarrietan. edo indarra duteen legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez.

Modalitate bakoitzeko hiru sari banatuko dira, eta lau aipamen ere izanen dira aurkeztutako lan guztien artean, kontuan hartu gabe zein modalitatetakoak diren; horiek sari ekonomikoa izanen dute lehenengo aldiz. Guztira 13.000 euro banatuko dira. Modalitate bakoitzeko lehen sariek 2.500 euro jotzen dute; bigarren sariek, 1.000 euro, eta hirugarren sariek, 500 euro. Gainera, aipamen berezi berriek 250 euroko saria dute.