Placa Arduino


LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

11/10/2019

AMAIERA-DATA

11/10/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

MAKER GUNEEN AURKEZPENA. Urriak, 11, ostirala, 19:00. Iturramako Civivoxa. Maker Guneen eta Partaidetzazko proiektuen deialdiaren aurkezpena.  Proiektuak egiteko proposamenen oinarriak  azalduko dira. Sarrera librea .

Civivox sareak hiru gune ditu nork bere kasa edo elkarlanean ikasteko, DIY moldearen bidez (egizu zuk zeuk), teknologia berrietan bestelako gaitasunak eskuratzeko, gehiago jakiteko eta sormen digitala garatzeko, SORKUNTZARAKO gaitasunak sortze aldera. Horretarako behar diren tresnak eta materialak erabiltzaileen eskura jarrita. STEAM metodologiak erabiliz (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika konbinatzen dituen hezkuntza- metodologia da, eta proiektuen bidez lan egiten da), hainbat jarduera egiten dira banakako edo talde proiektuak sortze aldera.

JUSLARROCHA
MUSIKARAKO MAKER GUNEA
Estudioa amateurra da, entsegurako, grabazio multipistarako, abestiak sortu eta konposatzeko, albumak sortzeko, bideo-narratibarako, bideorako soinu-efektuak sortzeko, internet bidezko irratirako, ediziorako, masterizaziorako, eta plataforma digitaletan argitaratzeko.

MENDILLORRI
ELEKTRONIKA ETA 3DRAKO MAKER GUNEA
Topagune bat izanen da formak eta gauzakiak fabrikatzeko, betiere 3D inprimatzearen bidezko modelatuari aplikatzen zaion diseinu digitalaren bitartez, raspberry eta arduino kitak erabiliz, bai materialak lantzeko, bai robotikarako.

MILAGROSA
IKUS-ENTZUNEZKO MAKER GUNEA
Pieza musikalak, instrumentalak, narratibak, klipak, filmak eta film laburrak grabatzeko tokia. Bideoak egiteko, online bidezko bideo-kanalak argitaratzeko, arte digitalerako.