CINE1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

17/02/2019

AMAIERA-DATA

17/02/2019

ORDUTEGIA

17:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable civivoxak hartuko du, igandeetan, 17:30ean, LEHEN SAIOA: 7 eta 14 urte bitarteko gazteei bideratutako gazte-zinekluba. Helburua genero eta garai desberdinetako kultura zinematografikoa eta ikus-entzunezkoa gazteei hurbiltzea da. Koordinatua: Ana Aranoa. Filmaren proiekzioak izanen dira otsailak 3 eta 17, martxoak 3, 17 eta 31, apirilak 14 eta maiatzak 12 egunetan. Parte-hartze librea, aldez aurretik izena eman behar da edozein Civivoxetan, betiere aurreikusitako leku-kopurua bete arte.

Asmoa da filmak zer diren, nola ekoizten diren eta zer esanahi helarazten dizkiguten erakustea. Horretarako, gazteei tresnak ematen dizkiegu deszifra ditzaten, egunero antzematen dituzten irudiekiko ikuspegi kritikoa gara dezaten. Ikuspuntu dibertigarria eta parte-hartzailea erabiltzen da, eztabaidan eta bateratze-lanean oinarritua, gazteek beren iritziak askatasunez adierazteko eta ikuspuntuak elkarri trukatzeko aukera emanen dien komunitate txiki bat sortuz.