PrivilegioUnion1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Alde Zaharra

HASIERA-DATA

31/08/2019

AMAIERA-DATA

08/09/2019

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena abuztuaren 31etik irailaren 9ra ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Irailak 6an Iruñeko Zapia banatuko da, hiriaren garapenean lagundu duten pertsona edo erakundeei aipamena egiteko oroigarria.

Larunbatean –abuztuak 31– Nafarroako Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua emanen du Gazteluko plazan, 20:00etan; horrela emanen zaio hasiera Batasunaren Pribilegioaren urteurrena ospatzeko programazioari. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak operetak, zartzuelak eta martxak jarriko ditu entzungai, emanaldi berezian, programa anitzean, Manuel Hernández-Silva zuzendari titularraren batutapean.

Programan honako lan hauek daude: F. Schubert (1. martxa militarra, D733, opus 55), F. V. Suppè (Poeta eta laboraria, Obertura), J. Brahms (6. dantza hungariarra), F. Lehár (Urrea eta zilarra balsa), A. Dvorak (8. dantza eslaviarra, opus 46), J. Strauss (Unter Donner und Blitz polka, opus 324), R. Chapí (Granaderosen danborra, Preludioa) eta G. Giménez (Luis Alonsoren ezteiak, Interludioa).

NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
Abuztuak 31, ostirala. 20:00
Gazteluko plaza

Opereta, zartzuela, martxak eta askoz gehiago, hiriko tokirik adierazgarrienetako batean. Oso aukera berezia, programa anitzaz gozatzeko: hainbat genero jarriko ditu entzungai, Manuel Hernández-Silva Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular artistikoa bertan zuzendari izanen delarik.

PIANORAKO KONTZERTUA, ITXASO ARISTIZABALEN ESKUTIK. VALENTÍN LARREA YTURBERENDAKO OMENALDIA
Irailak 4, asteazkena. 20:00.
San Zernin eliza

Valentín Larrea Yturbe (Gabiria 1876 – Iruña 1970) musikagile eta piano-jotzailearen pianorako lanak joko dira kontzertuan. Itxaso Aristizabal piano-jotzaileak horren errepertorio luzeko lan-sorta hautatua joko du, gure musika-ondaretik pieza batzuk gogora ekarriz eta aintzatetsiz.

KATEDRALEKO MUSIKA KAPERAREN KONTZERTUA.
Irailak 5, osteguna. 20:00.
Andre Maria Katedrala

Nafarroako musika-ondarea berreskuratzea. Iruñeko eta Segoviako katedraletako artxiboak Ganbera Orkestra. Kapera-maisua: Aurelio Sagaseta.

IRUÑEKO ZAPIA EMATEKO EKITALDIA
Irailak 6, ostirala. 11:00.
Udaletxeko harrera-aretoa.

Ohorezko saria emateko ekitaldia. Sariak pertsonak eta/edo erakundeak saritzen ditu, arteen edo zientzien esparruan Iruñearen historia eta kultura zabaltzeko ekarpena egin dutenak aintzatesteko.

PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRAREN ETA AMAIA HUARTE SOPRANOAREN KONTZERTUA.
Irailak 7, larunbata. 19:30
Kondestablearen jauregia

Paulino Otamendi orkestraren (Iruñeko Artearen Adiskideak Musika Elkartea) proposamenak juglareek eta ministrileek Nafarroako Karlos III.a erregearen gortean jo ahal izan zuten musika du abiapuntu, eta XV. eta XVI. mendeetako Europako instrumentu- eta ahots-errepertorioaren zati bat hartzen du barne. Amaia Huarte sopranoak abestuko du programaren ahozko partea.

PIM PAM VILLE MUSIKA-JAIALDIA
Irailak 7, larunbata. 12:45 – 14:00 eta 17:00 – 23:15
Burgoen plaza

PIM PAM VILLE jaialdiaren hirugarren edizioa, rock, punk eta psicodeliaren musika-eszenako tokiko eta nazioarteko taldeekin.

UDALBATZAREN DESFILEA.
Irailak 8, igandea. 17:45.

17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbidea: Autobus Geltokia, Bakearen plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Pozo Blanco kalea, Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
17:45. Udalbatzak hiriaren izenean desfilea eginen du honako talde hauek lagunduta: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Duguna Folklore Taldeko dantzariak, Udalaren gaitero eta txistulariak eta La Pamplonesa Udalaren musika-banda. Eta honako ibilbide honetan: Udaletxea, San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Hilarión Eslava, San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, Zapatería kalea, Calceteros, Mercaderes eta Curia, Katedraleraino.
18:30: Errespontsua eta eskaintza, Karlos III.ari, Andre Maria Erreginaren katedralean.
Amaitutakoan, Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetatik itzuliko da Udaletxe plazara.
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren itzulera, ibilbide honetatik: Zapatería k., Pozo Blanco, Comedias, Sarasate pasealekua, Alondegi k., Tutera k., Oliveto Kondearen k., Bakearen plaza eta Autobus-geltokia.

LA PAMPLONESA UDAL BANDAREN KONTZERTUA.
Irailak 8, igandea. 20:00.
Gazteluko plaza

Kontzertu honetan bandak estilo ezberdinetako piezak joko ditu, hala nola musika herrikoia, klasikoa, banden musika eta martxak, XX. mendeko egile amerikar eta europarrek konposatuak. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

BISITA GIDATUAK UDALETXERA
IZEN-EMATEA: 010 Udal argibide-bulegoa eta www.pamplona.es. (30 pertsona talde bakoitzeko)

Ordutegiak:
Irailak 3, asteartea: 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 4, asteazkena: 12:00; 13:00; 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 5, osteguna: 12:00; 13:00
Irailak 6, ostirala: 12:00; 13:00 (euskaraz); 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 7, larunbata: 11:30; 12:00; 12:30; 13:00; 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00

HIRU BURGUEN ERDI AROKO AZOKA
Mercaderes kalea, Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava kalea eta Kale Nagusia.

Irailak 6. 17:00 – 21:00. Inaugurazioa, hiru burguen batasuna gogorarazten duen pregoiaren irakurketaz.
Irailak 7 eta 8. 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.
Ehun saltoki baino gehiagotan elikagai- eta artisautza-produktuak (txokolateak eta gozokiak, gaztak, hestekiak, likoreak, eztia eta belar-urak; larruzko, egurrezko, beirazko eta zilarrezko artikuluak).
Azokan musika-emanaldiak, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakustaldiak zein erakusketak izanen dira osagai. San Frantzisko Plazan Erdi Aroko taberna eta artile-eremua egonen dira.