PrivilegioUnion1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Alde Zaharra

HASIERA-DATA

08/09/2019

AMAIERA-DATA

08/09/2019

ORDUTEGIA

17:00 y 20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena  irailaren 8an ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, 17:45etan, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Eta, 20:00etan, La Pamplonesa Udal Bandak kontzertua eskainiko du gazteluko plazan. Kontzertu honetan bandak estilo ezberdinetako piezak joko ditu, hala nola musika herrikoia, klasikoa, banden musika eta martxak, XX. mendeko egile amerikar eta europarrek konposatuak. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

UDALBATZAREN DESFILEA.
Irailak 8, igandea. 17:45.

17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbidea: Autobus Geltokia, Bakearen plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Pozo Blanco kalea, Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
17:45. Udalbatzak hiriaren izenean desfilea eginen du honako talde hauek lagunduta: Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Duguna Folklore Taldeko dantzariak, Udalaren gaitero eta txistulariak eta La Pamplonesa Udalaren musika-banda. Eta honako ibilbide honetan: Udaletxea, San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Hilarión Eslava, San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, Zapatería kalea, Calceteros, Mercaderes eta Curia, Katedraleraino.
18:30: Errespontsua eta eskaintza, Karlos III.ari, Andre Maria Erreginaren katedralean.
Amaitutakoan, Udalbatza Curia eta Mercaderes kaleetatik itzuliko da Udaletxe plazara.
Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren itzulera, ibilbide honetatik: Zapatería k., Pozo Blanco, Comedias, Sarasate pasealekua, Alondegi k., Tutera k., Oliveto Kondearen k., Bakearen plaza eta Autobus-geltokia.

LA PAMPLONESA UDAL BANDAREN KONTZERTUA.
Irailak 8, igandea. 20:00.
Gazteluko plaza

Kontzertu honetan bandak estilo ezberdinetako piezak joko ditu, hala nola musika herrikoia, klasikoa, banden musika eta martxak, XX. mendeko egile amerikar eta europarrek konposatuak. Zuzendaria: J. Vicent Egea.

BISITA GIDATUAK UDALETXERA
IZEN-EMATEA: 010 Udal argibide-bulegoa eta www.pamplona.es. (30 pertsona talde bakoitzeko)

Ordutegiak:
Irailak 3, asteartea: 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 4, asteazkena: 12:00; 13:00; 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 5, osteguna: 12:00; 13:00
Irailak 6, ostirala: 12:00; 13:00 (euskaraz); 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00; 19:30
Irailak 7, larunbata: 11:30; 12:00; 12:30; 13:00; 18:00; 18:30 (euskaraz); 19:00

HIRU BURGUEN ERDI AROKO AZOKA
Mercaderes kalea, Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava kalea eta Kale Nagusia.

Irailak 6. 17:00 – 21:00. Inaugurazioa, hiru burguen batasuna gogorarazten duen pregoiaren irakurketaz.
Irailak 7 eta 8. 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.
Ehun saltoki baino gehiagotan elikagai- eta artisautza-produktuak (txokolateak eta gozokiak, gaztak, hestekiak, likoreak, eztia eta belar-urak; larruzko, egurrezko, beirazko eta zilarrezko artikuluak).
Azokan musika-emanaldiak, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakustaldiak zein erakusketak izanen dira osagai. San Frantzisko Plazan Erdi Aroko taberna eta artile-eremua egonen dira.