Mercado Medieval Ayuntamiento


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Alde Zaharra

HASIERA-DATA

06/09/2019

AMAIERA-DATA

08/09/2019

ORDUTEGIA

17:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

HIRU BURGUEN ERDI AROKO AZOKA. Mercaderes kalea, Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava kalea eta Kale Nagusia. Ehun saltoki baino gehiagotan elikagai- eta artisautza-produktuak (txokolateak eta gozokiak, gaztak, hestekiak, likoreak, eztia eta belar-urak; larruzko, egurrezko, beirazko eta zilarrezko artikuluak). Azokan musika-emanaldiak, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakustaldiak zein erakusketak izanen dira osagai. San Frantzisko Plazan Erdi Aroko taberna eta artile-eremua egonen dira.

Irailak 6. 17:00 – 21:00. Inaugurazioa, hiru burguen batasuna gogorarazten duen pregoiaren irakurketaz.
Irailak 7 eta 8. 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena abuztuaren 31etik irailaren 9ra ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Irailak 6an Iruñeko Zapia banatuko da, hiriaren garapenean lagundu duten pertsona edo erakundeei aipamena egiteko oroigarria.