Expo_insideout


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadela

HASIERA-DATA

12/04/2019

AMAIERA-DATA

18/05/2019

ORDUTEGIA

8:00 - 22:00

ARGIBIDE GEHIAGO

“Mundua hankaz gora” HEZKUNTZA PROIEKTU BERRITZAILE INTERKULTURALA ETA KOPERATIBOA izango da Iruñeko ziudadelan, apirilaren 12tik maiatzaren 18ra

“Mundua hankaz gora”, bigarren hezkuntzan denitzen den proposamen berritzaile, interkulturala eta kooperatiboa da. Iturrama BHI institutuan argazkilaritzako ikasgaian eta SEI erakundearen artean burutu den elkarlana da eta bi ideia dira nagusi proiektu honetan; bata interkulturalidadea, eta bestea arte garaikidea. Biak uztartuz eta talde lanean, hiriarekin elkarrizketa bat sortu nahi dugu espazio publikoan interbentzio bat eginez.

Proiektu honen helburu nagusia, komunitate interkultural bat sortu eta aldarrikatzea litzateke, gure ikasleak, bere adin bereko eta kanpotik iritsi berri diren ikasleekin harremanetan jarriz. Elkarrekin taldelanean, arte garaikideko proiektu bat garatu dute; pentsamendu kritikoa sustatuz eta aldaketarako mugimendu baketsuak landuz.
JR (Jean René, artista callejero y fotógrafo francés) artistak sortutako mundu mailako INSIDE OUT proiektuan pate hartu dugu.