Punto de vista_festival_civivox


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Mendillorri, Kondestable eta Iturramako Civivoxak

HASIERA-DATA

08/02/2020

AMAIERA-DATA

06/03/2020

ARGIBIDE GEHIAGO

Civivoxak PUNTO DE VISTA, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia hartuko du otsailaren 8tik martxoaren 6ra. Haur lantegiak, heduendako taillerak eta beste jarduerak eta film emanaldiak izanen dira Mendillorriko, kondestable eta Iturramako civivoxetan.

Haur-lantegiak

‘Gutun filmatuak’
Emailea: Marina Lameiro. Mendillorriko Civivoxa, otsailak 8 eta 15, larunbata. 10:00-14:00.
15 leku. 8 eta 12 urte bitartean. 5 €. Izena aurrez eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte. Marina Lameiro nafar zinemagileak ikus-entzunezko gutunak idazten eta sortzen erakutsiko die 8 eta 12 urte arteko haurrei. Lantegiak bi saio izanen ditu. Lehen saioak 4 orduz iraunen du. Parte-hartzaileek talde-gutun bat eginen dute, botila barneko mezu baten antzera. Grabazioa Mendillorrin bertan eginen dute, betiere lantegian denen artean aukeratzen duten gaiaren inguruan. Behin metodologia ikasitakoan, haurrek astebete izanen dute etorkizuneko beren niari zuzendutako gutun bat grabatzeko. Gutun hori ordu erdiko saio batean muntatuko dute otsailaren 15ean, larunbatarekin, zinemagileak lagundurik, eta etxera eramateko aukera izanen dute, behin lantegia bukatutakoan.

Marina Lameiro, nafar zinemagilea, URJC Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna. 2014an eta 2015ean, artista egoiliarra izan zen New Yorkeko UnionDocs zentroan. Young & Beautiful du lehen filma, 2018an ondua, Punto de Vista jaialdian lehendabizikoz emana, Feroz Sarietarako izendatua.

‘Elefante-hilerria’
Emailea: Carlos Casas. Kondestable Civivoxa, martxoak 6, ostirala. 10:00-14:00.
15 leku lantegiko. 6 eta 12 urte bitartean. Lantegiak: 17: 30-18:10 (6-9 urte) eta 18:30-19:10: (10 – 12 urte). 5 €. Izena aurrez eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte. Haurrendako lantegia, Carlos Casasen CEMETERY filmean oinarritua. Esperientzia soinudun murgilkor honetan, haurrek iluntasunean entzun eta marraztu beharko dute soinuaren bidez bidaiaturik bisitatzen duten ametsezko leku hori. Bide berri bat proposatzen du elefanteez eta, oro har, naturaz, gehiago jakiteko. Haurrek, horrela, entzumena garatu eta irudimena landuko dute. Lantegian sortzen diren marrazkiak, gero, ikusgai jarri, ikus-entzunezko pieza bat sortu eta Punto de Vista Jaialdiaren itxiera ekitaldian emanen da, martxoaren 7an, Baluarten.
Carlos Casas, zinemagilea eta artista. Zineman, soinuan eta ikusizko arteetan dihardu. Berak ondutako filmak mundu zabaleko jaialdietan eman eta saritu dituzte, hala nola Veneziakoan, Rotterdamekoan edota Buenos Aireskoan. Horrez gain, hainbat museotan hartu dute aintzat haren lana, hala nola Londresko Tate Modern Museoan eta Parisko Pompidou Zentroan.

Helduendako jarduerak

Tailera: ‘Zinema eta bizikleta’. Emailea: Zazpi T’Erdi. Iturramako Civivoxa Otsailak 22, larunbata. 10:00-14:30 eta 16:30-20:00. Otsailak 23, igandea 10:00-14:30 eta 16:30-20:00.
16 urtetik gorakoak. 15 plazas / leku. 5 €. Izena aurrez eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte. Lantegia Zazpi T’erdi ikus-entzunezko taldeak emanen du, bizikleta erabiliz, irudia eta soinua lantzeko. Bizikleta-atalen bidez, ikus-entzunezko materiala sortuko dute, eta haren osagaiak film-hizkuntzarekin jokatzeko erabiliko dira. Behin materiala prestatutakoan, ibilbide bat eginen dugu bizikletaz Iruñean barna; zehazki, irudiak emanen dira hiriko, paretetako eta eraikinetako gainazaletan, lantegian sortutako irudi eta testuekin solasaldian aritzeko. Horrela, bizikleta sorkuntza-tresna izateaz gain, aldi berean oinarri teoriko egokia da zinemarekin nahiz hiriarekin duen harremana pentsatzeko.
Zazpi T’erdi ikus-entzunezko generoen nahasketan diharduen talde bat da. Haien lanek arreta berezia jartzen diote filmaketa-prozesuari, bai eta errealitatearekin duten harremanari ere; ez-fikzioa eta zinema esperimentala lantzen duten filmak dira.
*Bizikleta behar da. Onena da, gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta-atalak ekartzea, hala nola gurpilak, eskulekuak, erradioak, etab.

Film-emanaldiak X Films X. Urtemuga
Kondestable Civivoxa, martxoak 4 eta 5.
18 urtetik gorakoak. Sarrera librea gonbidapenarekin. Punto de Vista Jaialdiaren XIV. edizioan oso ospakizun berezia eginen da, X Films proiekturen 10 urte bete baitira. Izan ere, 2009an abiatu zenetik, Jaialdiak, urtero, hiru errealizadore gonbidatzen ditu saiakera dokumentaleko proiektu bat aurkeztera, hurrengo urtean Nafarroan filmatzeko. Epaimahaiak proiektu irabazle bakarra aukeratzen du, eta lan hori Jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatzen da. 2020ko martxo honetan, Punto de Vista-k X Films ekimenaren 10. lan irabazlea aurkeztuko du, hots, Rojo proiektua, Maddi Barber nafarrak ondua. Gainera, urtemuga ospatzeko eta urtez urte ekimenean parte hartu duten zinemagileak gogoan hartzeko, Kondestable Civivoxean emanen dira X Films proiektuan parte hartutako film irabazle.

Martxoak 4, asteazkena.
16:00
Carretera de una sola dirección. Xiana Gómez-Díaz. Espainia. 2015. 25’
Goitik behera, Behetik Gora. Usue Arrieta, Vicente Vázquez. Espainia. 2012. 31’
Notas de lo efímero. Chus Domínguez. Espainia. 2011. 28’
18:00
La casa del meu pare (La casa de mi padre). Francina Verdés Oliva. Espainia. 2014. 60’
19:30
El otro mapa de Abauntz. Aitor Gametxo. Espainia. 2014. 60’

Martxoak 5, osteguna
16:00
Dime quién era Sanchicorrota. Jorge Tur Moltó. Espainia. 2013. 63’
18:30
La vía flotante. Zazpi T’Erdi. Espainia. 2019. 25’
La cosa Vuestra. María Cañas. Espainia. 2018. 40’
Nuevo Altar. César Velasco Broca. Espainia. 2017. 23’