Expo_RamonEsonoEbole


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Ziudadelan Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

08/11/2018

AMAIERA-DATA

27/01/2019

ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
Larunbatak: 12:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:30.
Igandeak: 12:00 - 14:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelak “Eroa dela jabetuta” Ramón Esono Ebalé-ren komikiaren erakusketa hartuko du Mistoen eraikinean lehen solairuan, Africa Imprescindible antolakuntzak antolatzen du, 2019ko urtarrilaren 27ra arte.  Sarrera librea.

Ekuatore Ginea (1977). Ilustratzailea, blogaria eta komiki-marrazkilaria.  Autodidakta da, eta marrazteko grina bere herrialdea gobernatzen duen diktadurari aurre egiteko aktibismoarekin uztartzen du. Bere lan batzuk nazioartean saritu dira, besteak beste: Regarde 9, Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian (Frantzia, 2006); Cocobulles (Boli Kosta, 2006) eta Africa e Mediterraneo (Bolonia, 2007). Erakusketak egin ditu Malaboko eta Batako kultur zentro frantziar eta espainiarretan, Feshcary zentroan (Kamerun), ARCOn (Madril), Afrikako Batasuna elkartean (Addis Abeba), Museo del Barron (Paraguai), Sub Rosagalerian (AEB) eta Kuritibako Arte Garaikideko Bienalean (Brasil). Ekuatore Gineatik 2011n alde egin zuenetik, Las Locuras de Jamón y Queso blogean gehiago aritu zen, blogari-kritikari gisa, eta La pesadilla de Obi komikian lanean. 2017ko irailean, sorterrira itzuli ostean, atxilotu eta espetxeratu zuten, faltsifikazioak egin eta kapitalak zuritu izanaz akusatuta. Kartzelan ia 6 hilabete eman ostean, epaiketan aku- sazio faltsu hori desegin eta Ramón Eso- no aske geratu zen 2018ko martxoan. 28 N Dimbo Dimbo argitaratu berri du Altaïr Magazine aldizkarian, eta bere lehen eleberri grafikoa amaitzen arida.