ATENEO_Itxaro Borda eta Garat


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

27/11/2019

AMAIERA-DATA

27/11/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable Civivoxak errezitaldi poetiko musikala euskaraz hartuko du Itxaro Borda eta Jeremy Garaten eskutik,  azaroaren 27an, asteazkena, 19:30ean. Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoaren kultura egitaraua. Sarrera librea.

Ordu beteko poema irakurketa baterako gonbita luzatzen du Nafarroa Behereko Itxaro Borda poetak, Jeremy Garat Sohütako musikari birtuosoaren laguntzarekin. Hitzetan barna, ibilaldi bat bezala eginen dugu idazki zaharretatik oraindik publikatu gabeak diren olerkietara. Berriz ere ohartuko gara euskara eta musika zein artoski ezkontzen diren taula gainean.