HEMINGWAY 2018_FOTOGRAMA


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Gazteluko plaza, Planetarioa, Filmoteka..

HASIERA-DATA

30/11/2018

AMAIERA-DATA

16/12/2018

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruñeko Udalak HEMINGWAY BIDAIDE. IRUÑA, ZINEMA ETA HEMINGWAY zikloaren hirugarren edizioa antolatu du. 2018ko azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 16an amaituko da zikloa, Iruña, zinema eta Hemingway izenburupean. Programak hartuko du erakusketa bat eta hitzaldiak, bisita gidatuak, Zinema proiekzioak eta topaketa enoliterarioak, Gazteluko plazan, planetorioan, Igogailuen Eraikina (Descalzos kalea, 56, 2. solairua) eta Nafarroako filmotekan,

1950eko urteetatik 1980ko hamarraldira bitarte ohiko bilakatu zen zazpigarren artearen izar handiak topatzea Iruñeko kaleetan. Hala izan zen, zalantzarik gabe, Ernest Hemingwayren eleberrien egokitzapenek Hollywood-en lortutako arrakastari esker, izan ere, hamarnaka aktore, ekoizle, gidoilari eta zuzendari erakartzeko akuilua izan ziren. Zenbait hamarralditan, Iruña bisitatzea ia ezinbestekotzat jo izan zuten Amerikako zinema-giroetan.
Hemingway Bidaide zikloaren helburua da lanean segitzea Hemingwayren irudia berreskuratzeko, Nobel eta Pulitzer sariduna izaki, herritar gehienek ez baitute idazlea ezagutzen.

Erakusketa: Hemingway filmatzen
Azaroaren 30etik abenduaren 16ra, Gazteluko plazan

Hitzaldia: Hemingway, izarren pean
Nork emana: Edorta Jimenez, Hemingway Bidaide zikloaren koordinatzailea.
Iruñeko Planetarioan (Antso Ramirez kalea, zk.g.)
Euskaraz: 17:30
Gaztelaniaz: 19:00
Sarrera librea, leku guztiak bete arte (200 lagun).

Bisita gidatuak: Iruña, zinema eta Hemingway
Abenduak 2, 3, 6, 7 eta 8. 11:00
Elkartzeko tokia: Gazteluko plaza, erakusketaren ondoan.
Izen-emateak: Iruñeko Turismo Bulegoa (San Saturnino kalea, 2. Telefonoa: 948 420700). Doan.
Iraupena: bi ordu, gutxi gorabehera. Taldeak gehienez 35 lagunek osatuak izanen dira.
6, 7 eta 8an, bisitekin batera antzezpenak eginen dira.

Hitzaldia: Hemingway vs Orson Welles
Nork emana: Esteve Riambau, Bartzelonako Filmotekako zuzendaria.
Abenduak 2, igandea. 19:00
Igogailuen Eraikina (Descalzos kalea, 56, 2. solairua).
Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

Hemingway topaketa enoliterarioak
Hemingway Bidaide zikloko Edorta Jimenez eta Javier Muñoz koordinatzaileen eskutik. Honako gai hauek hartuko dituzte hizpide: idazlearen bizitza, haren harremana Iruñearekin eta For Whom the Bell Tolls (Norengatik jotzen dute kanpaiek), To Have and Have Not (Eduki ala ez eduki) eta The Killers (Hiltzaileak) liburuak, zeinetan oinarriturik egin baitziren Nafarroako Filmotekan emanen dituzten filmak. Topaketetan, Nafarroako Jatorri Deiturako ardoak dastatzen ahalko dira.
Abenduak 3 eta 6
Igogailuen Eraikina (Descalzos kalea, 56, 2. solairua). 18:30.
Sarrerak salgai Turismo Bulegoan (San Saturnino k., 2), 2 euroan.

Hemingwayren liburuetan oinarritutako filmak
Nafarroako Filmotekak hiru film aurkeztuko ditu, hirurak Ernest Hemingwayren izenburu bereko liburuetan oinarriturik.
Abenduak 4, asteartea. 19:30. Por quién doblan las campanas, 1943 (iraupena: 170 minutu).
- Abenduak 5, asteazkena. 20:00. Tener y no tener, 1944 (iraupena:100 minutu).
- Abenduak 7, ostirala. 20:00. Forajidos, 1946 (iraupena: 103 minutu)
Nafarroako Filmoteka (Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3).
Prezioak: 3 euro Filmotekako leihatilan. 2 euro, Filmotekaren abonamenduaz edo Hizkuntza Eskolaren txartelaz.