Rotxapea_Talleres naturales_Sergio de Andres


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Gortari doktorea plaza

HASIERA-DATA

14/08/2019

AMAIERA-DATA

14/08/2019

ORDUTEGIA

12:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Sanduzelaiko Gortari Doktorearen plazak UDAN BADAGOELAKO ZER EGIN Sergio de Andresekin hartuko du, abuztuak 7, 12 eta 14 egunetan, 12:00etan. Ipuin-saio hauetan, haurrek narratzaileak adinako protagonismoa dute, bai eta handiagoa ere. Ipuin gutiziatsu eta freskagarriak, kontakizun usain gozodunak eta ingurumeneko istorioak. Saioetan Umetxea Udako Eskolako neskato-mutikoek parte hartuko dute, Sanduzelain udan badagoelako zer egin. UMETXEAREKIN ELKARLANEAN

Abuztuaren 5etik irailaren 6ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak. Programa hau Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri eta Milagrosako auzoetan egongo da. Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

SAIOAK

IPUINAK LORETAN. Abuztuak 7. 12:00: Kolore guztietakoak… Aizu! Eta horiek dira koloreak horiek! Ipuin-sorta ederra zuretako prest.

IPUIN BEGANOAK. Abuztuak 14. 12:00: Uda honetan, menuak askotarikoak dira, eta eskuekin eta guzti jaten dira. Menu beganoak bezala.

IPUIN BIRZIKLATUAK. Abuztuak 12. 12:00: Hondakinetako printzeak eta okasiozko igelak. Deus ere ez da zaborretara botatzen; guztiek ere izugarri balio dute.