Expo_Santos_Bregana


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

27/09/2019

AMAIERA-DATA

17/11/2019

ORDUTEGIA

19:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Mistoen Eraikinak Axerizuloa Santos Bregañaren erakusketa hartuko du, irailaren 27tik azaroaren 17ra.  Santos Bregañaren Axerizuloko artelana; proposatzen digun gordelekua Iruñeko Ziudadela da, non esfera-erreinua, ezkutuka ibiltzeko ariketak edo barne-ehiza zain baititugu. Inaugurazioa: irailaren 27an –ostiralarekin–, 19:00etan.

SANTOS BREGAÑA
Santos Bregañak erakusketa bat izanen du ikusgai Ziudadelako Mistoen Eraikinean,  Zalantza-egilea. Sinpletasun bihurtutako konplexutasunaren ideologo zolia. Italo Calvinoren eta horrek mende honetarako egiten dituen proposamenen jarraitzaile fidela. Santos Bregaña connoisseur polifazetikoa da; arkitektoa den aldetik dituen ezaguerak eta begirunez elikagaitzat hartzen duen tradizioa uztartzen ditu bere proiektuetan; eta esperientzia bezala sendatze-errituaren antzekoa den literatur storytelling sendo batez inguratzen du egiten duen guztia. Bere bereizgarriak? Isiltasunaren xehea, asetasunaren arbuioa, klasikoaren eta leunduaren dotorezia. Olerkigintza. Tipografia. Psikomagia. Edizio-lana. Margolanak. Ezer ez da bere ekintza-esparrutik at. Antzerkirako kartelgintza, literatura, gauzen diseinua… non erabilgarria katartiko bihurtzen baita: Oteiza-lapikoak, zilbor-itxurako ontziteria edo txori-aztarnako itxura duena, Hitchcock-en profila trokelatuta duten labanak, bestiarioak edo naturan bete-betean egindako esku-hartzeak, prentsa-pleguak, argazkiak. Bregañaren lana diziplina ugaritan banatuz doa; baita ezizenetan ere, non nortasuna eta zeregina lausotu eta elkarrekin nahasten baitira, nahita, are amarruz.
Bregañak perfekzioa aldarrikatzen du bere lanen akaberan; garrasiek balio txikiagoa eta lana ongi menperatzeak balio handiagoa izanen zuten mundu batean gailenduko zen artistaren ideia ugarituko zen diseinatzaile-mota da. Paradoxikoki, Santos Bregañak, gutxik bezala, biltzen ditu egungo artistari eskatzen zaizkion ezaugarrietako asko: zeharkakotasuna, elkarlanerako espiritua, etengabeko aldaketa, espiritu kritikoa, lorpen txiki bakoitza zalantzatan jartzea… Harkaitz Cano