Biblio SF_lectura facil


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

San Frantzisko liburutegi publikoa

HASIERA-DATA

03/09/2019

AMAIERA-DATA

05/09/2019

ORDUTEGIA

11:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

Irakurketa errazeko lantegia. Down sindromea dutenengan irakurketa eta literatur sormena bultzatzeko proiektua. Sarrera librea. Irailaren 3an eta 5ean. 11:00 – 12:30.

San Frantziskoko liburutegiak datorren astean ekinen die berriro irakurketa errazeko lantegi inklusiboei, Donejakue bidea hizpide dutelarik. 7 urtetik gorako haurrei zuzenduta, irailaren 3an eta 5ean gauzatuko dira, 11:00etatik 12:30era. Egizu bide on! izenburupean, lantegiak Donejakue bidearen historia ezagutarazi nahi du, jarduera entretenigarri eta dinamikoen bidez, Down sindromea duten lagunekin batera eta hainbat talde-dinamika eta testu laburren irakurketak uztartuz: nola prestatu motxila Biderako, nola sortu buru-hausgarriak edo nola imajinatu ipuin bat.

Lantegia doan da, eta aldez aurretik izena eman behar da, liburutegian bertan (08:30 – 14:30), biblisfr@navarra.es helbidera idatziz edo 948 210524 telefonora deituta.

Ekimena Nafarroako Down Sindromearen Elkartearekin elkarlanean diseinatu da, eta martxoan liburutegiak abiatu zituen irakurketa errazeko saioen barruan dago.
Lantegi inklusibo hauen proposamena Nafarroako Down Sindromearen Elkarteak egin zuen, zeina Espainiako Down Sindromearen Federazioan baitago. Down sindromea dutenengan irakurketa eta literatur sormena bultzatzeko proiektuaren barruan kokatu zuten ekimena. Izan ere, proiektu horren barruan, Federazioak denbora luzea darama testuak irakurmen-maila ezberdinetara egokitzen, desgaitasun-maila ezberdinak dituzten pertsonek uler ditzaten.

Gainera, irakurketarako giro eta testuinguru dinamizatzaileak sortu nahi ditu, bai familiak bai liburutegi publikoak engaiatuko dituztenak, hala nola San Frantziskoko Liburutegi Publikoa orain eskaintzen ari dena.